Dantzertin dantza eta arte eszenikoak ikasteko aukera duzu

Dantzerti du izena Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak. Duela sei urte sortu zen eta, beraz, zazpigarren promozioa hartuko du 2024-2025 ikasturtean. Askorentzat oraindik oso ezaguna ez bada ere, aukera egokia da arte eszenikoen eta dantzaren esparruan lan egin nahi duten gazteentzat, bai antzezle eta bai dantzari gisa. Eskolak apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2024/2025 ikasturterako izena emateko…

Gehiago irakurri

Swing ikastaroa (Gauekoak)

Swing dantzaren munduan lehen urratsak emateko aukera izango duzu, Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Lindy Hop 2 orduz eta Solo Jazz ordubetez praktikan jartzeko aukera izango duzue. Erritmoa, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta nola ez, barre asko. The Bounce dantza eskolak Madriletik eta Mallorkatiketorritako dantzari bikote paregabe hau aurkeztera dator. 2023/06/17 10:30 – 21:30 Kiribil sorgunea

Gehiago irakurri

The One K Pop Dantza Lehiaketa (Bilbao Gazte)

K-Pop gustatzen bazaizu, animatu eta parte hartu lehiaketa honetan. K Pop Dance Up.The One K Pop Dantza Lehiaketa antolatuy dute Bilbao Gazte programakoek. Aurten, lehiaketa bi kategoriatan banatu dugu, 12 eta 17 urte bitartekoak eta adin nagusikoak. Bakarka zein taldearekin har dezakezu parte. Abenduak 27 17:00 – 20:00 Lekua: Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbo, Bizkaia

Gehiago irakurri

Afrodance Ikastaroa (Gaztekluba)

Afrodance-aren sekretuak ezagutu eta estilo hori dantzatzen ikasi nahi duzu? Orain duzu aukera, 2023ko Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren baitan antolatutako ekintza honetn.Afrodanceak estilo desberdinetako dantza urbanoen mugimenduak konbinatzen ditu, Kongon, Ghanan, Boli Kostan, Senegalen eta beste hainbat herrialdetan garatuak. Horiek guztiak ikasiko dituzu ikastaro honetan. Animatu eta eman izena! Apirilak 14 18.00-20.00

Gehiago irakurri

Dantzaldia 2023 Bilbon

Dantzaldia Nazioarteko Dantza Jaialdia Bilbao, abendura arte egongo da dantza garaikidea Bilboko leku desberdinetara eramaten. Sarrerak 6 eta 20 euro bitarteko prezioan, eta leku bakoitzeko web orrialdean salgai. 

Gehiago irakurri