Iruñeko Gazteendako Bono Kulturala berriz martxan
Adi, Iruñeko gazteak: bono kulturalak berriz paratu dituzte! Iruñeko Udalak 2.400 bono banatuko ditu, 14 eta 30 urte arteko gazteendako, zinema, antzerki eta liburuetan deskontuak izan ditzaten. Bono Kulturala Iruñea Gaztea programaren bidez, gazteak kulturara hurbildu nahi dituzte.
Bonuak dohainik eskuratzen ahalko dira martxoaren 2an, astelehenez, 16:00etatik aitzina, Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30). Banaketa aurrez aurre eginen da bakarrik, NANa erakutsita, eta pertsona bakoitzak gehienez hiru bono hartzen ahalko ditu.
Guztira, 1.000 bono izanen dira zinemarako, 600 liburuendako, 400 Gayarre antzokirako eta bertze 400 Nafarroako Antzerki Eskolarako. Bonuei esker, 4 euroko deskontua izanen da Golem Baiona eta Golem Yamaguchi zinemetan, 8 eurokoa Gayarren eta 6 eurokoa Nafarroako Antzerki Eskolan.
Liburu-dendetan, berriz, 7 euroko deskontua izanen da, nahiz eta eskola-liburuak eta material didaktikoa kanpo geldituko diren. Arcos, Elkar Comedias eta bertze liburu-denda batzuetan erabiltzen ahalko dira.
Kontuan hartu bonuak ekainaren 14ra arte erabil daitezkeela eta ez direla bertze eskaintzekin metatzen ahal. Erabili gabe gelditzen direnak urte bukaeran berriz banatuko dituzte, gazte gehiagok kultura gozatzeko parada izan dezaten.
Ez utzi aukera pasatzen!
Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu
