Zeker

Zeker taldeak debuteko lana argitaratu du 2023an, ‘Su hartu bitartean’. Euskarazko bost abestiz osatutako EP honetan, punk-rockera hurbildu dira, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo den lana osatzeko.

Albuma Berrizko Lorentzo Records estudioan grabatu zen, Aitor Ariñoren eskutik. 2023ko gure gogokoenen zerrendan sartu da.

Erlazionatutako sarrerak