Ibil bedi: Goldea

Partekatu

2023an argitaratutako ‘Goldea’ album luzearekin, Ibil Bedi taldea nolabaiteko heldutasunera iritsi dela esan daiteke. «Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin«, halaxe azaltzen du taldeak ideia hori diskoaren aurkezpena egiterakoan.

Diskoak biltzen dituen hamar abestiak oso modu desberdinean sortu eta ekoitzi dela esan genezake. Hainbat geruza gehitu dizkiete horietako guztiei: gitarra distortsionatuak eta akopleak, biolinak, atmosfera ilunak. Berri pozgarriak euskal musikarentzat.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu