2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Habi: Ohartu

Jon Ander Artola (bateria) eta Yeray Gascon (gitarra eta ahotsa) dira Habi taldeko kideak. 2023an ‘Ohartu’ (Elkar) album luze interesgarria argitaratu dute. Lan zuzen, rockero eta gitarreroa da. Eta izugarri gustatu zaigu. Taldea 2018an sortu zen eta geroztik bi disko luze grabatuak zituen, ‘Loratu’ (Autoekoizpena, 2018) eta ‘Koloreak’ (Elkar, 2020). Talde bikaina. Bere diskoa entzutea gomendatzen dizugu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ghau: Arin Nira

Ghau ez da ohiko musika taldea. 2018an sortu zen, ibilbide luzeko zenbait artistaren eskutik. Jon Horna, Oriol Flores eta Gartxot Unsain dira bere kideak. ‘Arin Nira’ bigarren lan luzea argitaratu dute 2023an. Album interesgarri bezain sailkaezina da. Barruan dugun ume galdua berreskuratzeko presaren inguruko hausnarketak sortu zien bertako kantuak sortzeko beharra. Elektronika, bide berriak eta esperimentazioa. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Urtz: Esnatzean

Urtz talde mitikoak lan berria aurkeztu du 2023an. ‘Esnatzean’ izenburupean, zazpi kantu bildu dituzte, 35 urteko ibilbide oparoaren ondoren. Soinu berritua dakar albumak, baina taldearen nortasunari uko egin gabe. Sestaoko Polo Sur musika-estudioetan grabatutako lana, CD eta binilo formatuetan kaleratu da. Hogeita hamabost urteko musika ibilbide oparoan ondutako estudioko zortzi diskoren ostean, lan berri eta iradokitzaile batekin itzuli da URTZ.… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Sutagar: Alarma

Euskal metalaren aitzindariek lan berria grabatu dute. ‘Alarma’ albumean, Sutagar taldearen bilakaera islatzen duten kolore musikalak ageri dira: abiadura handiko kantuak, kantu lasaiagoak, speed metal eta thrash azkarrena, eta baita metal pisutsu eta klasikoena ere. Sei urte igaro dira 2016an Maitasunari Pasioa estudioko azken lana kaleratu zutenetik. Tartean antzokietako bira arrakastatsua ere egin dute. Berri pozgarria beti euskal musikarentzat Sutagarren… Irakurri gehiago
1 … 9 10 11 12 13 14