Nafarroan, festarik onena errespetuz bizitzen dena da
Tumatxa Gazteak
Uda iritsi da, eta baita Nafarroako festak ere! Horregatik, Nafarroako Gobernuak “Nafarroan, plan onena errespetua da beti” kanpaina abiatu du. Helburua argia da: jaiak seguruak, askeak eta errespetuzkoak izatea pertsona guztiontzat.
Kanpainak tratu ona, berdintasuna eta bizikidetza sustatu nahi ditu, eta gogorarazten du baimena, errespetua eta komunikazioa ezinbertzekoak direla edozein harremanetan, bereziki festa giroan.
Ekimen hau Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturen elkarlanaren emaitza da, eta ohiturak eta jarrerak aldatzea du helburu, jaiak guztiontzat atseginak izan daitezen.
Begoña Alfaro, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako kontseilariaren hitzetan, «festak pertsona guztiek segurtasunez eta askatasunez gozatzeko espazioak izan behar dira».
Uda honetan, gogoratu: planik onena beti errespetua da. 🎉
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es
