Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2026: bizi nazioarteko boluntariotza esperientzia!
Tumatxa Gazteak
Mundua ezagutu eta, aldi berean, beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi duzu? Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2026 programak aukera hori eskaintzen dizu. Ekimenaren helburua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteak nazioarteko lankidetza-proiektuetan parte hartzera bultzatzea, elkartasuna, herritartasun aktiboa eta kulturarteko ikaskuntza sustatuz.
Parte hartzeko, Nafarroan jaioa edo gutxienez bi urtez erroldatuta egon behar da, eta 1996 eta 2008 artean jaiotakoa izan. Hautatutako gazteek aurretiazko prestakuntza jasoko dute, eta ondoren hainbat herrialdetako GKEekin lankidetza-proiektuetan aritzeko aukera izanen dute. Bidaiaren, ostatuaren eta mantenuaren gastuak bidaltzen duen erakundeak hartuko ditu bere gain.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 30etik apirilaren 30era egonen da zabalik. Hautaketa-prozesuan motibazioa, prestakuntza eta proiektura egokitzeko gaitasuna baloratuko dira. Gainera, esperientzia amaitutakoan, parte-hartzaileek bizitakoa zabaltzeko eta beste gazte batzuk sentsibilizatzeko konpromisoa hartuko dute.
Esperientzia ahaztezina bizi nahi baduzu eta mundua beste begi batzuekin ezagutu, hau izan daiteke zure aukera. 🌍🤝
