Integrazioa Nafarroa 

Iruñea eta NUP elkarlanean gazte migratzaileen inklusioa indartzeko

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udala eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) elkarlanean ariko dira hemendik aitzina gazte migratzaileekin talde lana eta gizarteratzea sustatzeko. Akordioa Aukera Proiektuaren barrenean kokatzen da, eta batez ere Milagrosa-Arrosadia auzoetako gazte migratzaileei laguntzea du helburu. Hitzarmena sinatu dute Txema Mauleón Gizarte Ekintzako zinegotziak eta Begoña Pérez NUPeko errektoreordeak. Aurkezpenean izan dira baita Rubén Unanua, Natalia Tajadura eta Rubén… Irakurri gehiago
Bertsolaritza Literatura Nafarroa 

Olaia eta Alazne garaile Iruñeko Bertso-paperetan

Tumatxa Gazteak Badira jada irabazleak Iruñeko Bertso-paperen VI. Lehiaketan. Aurten, Olaia Leitza Errazkin eta Alazne Untxalo Erregerena izan dira saritu nagusiak. Lehiaketa hau Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen dute, bertsolaritzari eta idazketa sortzaileari bultzada emateko. Aurten hamar lan aurkeztu dituzte, baina deigarria izan da B kategoria hutsik gelditu izana. Kategoria hori 2008 eta 2011 artean jaiotako gazteendako zen.… Irakurri gehiago
Nafarroa Zizentzia 

Bizilabe: gazteak eta zientzia eskuz esku

Tumatxa Gazteak Ingurumen Hezkuntzaren Museoak hartu du Bizilaberen lehen “Bikotekideen Topaketa”, Iruñeko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako hezkuntza eta zientzia programa. Topaketan, zientzia eta teknologiaren arloan ari diren 8 emakumek eta 3 gizonek beren esperientziak partekatu dituzte 10 eta 14 urte arteko 33 gazterekin. Saioan, profesionalek beren ibilbidea, eguneroko lana eta aurkitzen dituzten erronkak azaldu zizkieten gazteei. Ondotik, parte-hartzaileek Bizilabe programaren… Irakurri gehiago
Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Lankideak: 46 gazte lan mundura hurbiltzen Iruñean

Tumatxa Gazteak Albiste onak Iruñeko gazteendako. Lankideak programak laguntza eman die 16 eta 30 urte arteko 46 gazteri, bereziki egoera zaurgarrian zeudenei, lan mundura hurbiltzeko. Egitasmoa 2025eko abendutik 2026ko martxora egin dute, eta parte-hartzaileek prestakuntza, orientazioa eta enpresekin harreman zuzena uztartu dituzte. Programaren helburua izan da gazte askok dituzten oztopoak gainditzen laguntzea: esperientzia falta, hizkuntza zailtasunak edo lan merkatura sartzeko… Irakurri gehiago
Dantza Nafarroa 

DanZ’26 ailegatu da Iruñera: dantza garaikidea hilabete osoan

Tumatxa Gazteak Urtarrilaren 10etik 31ra, Iruñeak berriz hartuko du DanZ’26 dantza garaikidearen zikloa. Aurtengo edizioan ikuskizunak, tailerrak, topaketak eta familia jarduerak izanen dira Civivox Iturraman eta Civivox Pompelon. Jaialdiaren xedea da dantza garaikidea jendeari hurbiltzea eta, aldi berean, inklusioa, sormena eta hausnarketa sustatzea. Egitaraua aurkezteko agerraldian izan ziren Maider Beloki Unzu Kultura zinegotzia, Laida Azkona Goñi, Arantxa Garatea Elzaburu eta… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñak 165.000 euro bideratuko ditu haur eta gazte proiektuetara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza deialdi berria abiatu du, irabazi-asmorik gabeko elkarteek haur eta gazteendako proiektuak garatu ditzaten. Deialdiak guztira 165.000 euroko aurrekontua izanen du, eta helburua da 0 eta 30 urte arteko haur eta gazteen bizi-kalitatea hobetzen duten egitasmoak sustatzea. 18 urtez azpikoendako proiektuek bereziki kontuan hartu beharko dituzte haurren eta nerabeen eskubideak. Eskaeren xehetasun guztiak Iruñeko Udalaren Egoitza… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Animez mukuru: FAN 2025 heldu da Condestable Jauregira!

Tumatxa Gazteak Animea gustuko baduzu, asteburu honetan plan potoloa duzu Iruñean. Nafarroako Anime Jaialdia (FAN 2025) gaur arratsaldean hasiko da Condestable Jauregian, eta igandera arte jardueraz mukuru egonen da. Lehen aldiz, jaialdia kale Nagusiko 2. zenbakiko egoitzan eginen dute, eta anime japoniarraren zaleendako proposamen franko izanen dira: proiekzioak, tailerrak, erakusketak, bideo-jokoak eta kultura japoniarrarekin lotutako jarduerak. Egitarauan izanen dira anime… Irakurri gehiago
Musika Nafarroa 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa prezio berezian Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Musika klasikoa zuzenean entzun nahi duzu? Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— deskontu bereziak dituzte Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko kontzertuetan, Baluarte Joven programaren bidez. Denboraldi berriak 12 kontzertu ekarriko ditu, nazioarteko bakarlari eta zuzendari ospetsuekin. Gazteentzako deskontuak 🎼 Salmenta librean (%20ko deskontua) zona: 28 euro zona:… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Baluartez gozatu deskontu handiekin Gazte Txartelari esker!

Tumatxa Gazteak Musika, opera, dantza edo ikuskizun handiak gustuko badituzu, hau zuretzat da. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— Baluarte Fundazioaren denboraldiko ikuskizunak prezio berezian ikusteko aukera dute. 30 urte arteko gazteek, biak barne, deskontu hauek baliatzen ahal dituzte: %20ko deskontua denboraldi osoan zehar. %70eko deskontua ikuskizuna baino… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Kirola Nafarroa 

BTT ibilbidea eta ibilbide termala Elgorriagan

Udazken honetan itzuli da Nafarroako Gazte Txartelaren ekintza arrakastatsuenetako bat: mendi-bizikleta ibilbide gidatua eta bainu termal zirkuitua, buffet janaria barne, Doneztebe-Elgorriagako inguru zoragarrian. 👉 Gazte Txartel Europarra duten pertsonei zuzendua, bai Nafarroan bizi direnei, bai beste erkidego edo herrialde europarretatik etorritakoei. Adina: 18 eta 30 urte bitartean. 🗓️ 5 irteera egun izango dira, 20 pertsonako taldeekin (guztira 100 plaza), urriaren… Irakurri gehiago
1 … 9 10 11 12 13 … 16