2025ekoMmusika Nobedadeak Lehiaketak Musika Nafarroa 

Mirari Etxeberriak irabazi du Nafarroako 2025eko Pertsona Gaztearen Saria

Mirari Etxeberria (Andoain, 1998) 2025eko Pertsona Gaztea saria jaso du, musika klasikoaren munduan egindako ibilbideagatik.Txikitatik musikaz inguratuta bizi izan da, eta 2017an Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) sortu zuen, 20 pertsonarekin hasi eta gaur egun 200 inguru dituen proiektua. Amsterdamen Orkestra Zuzendaritza ikasten denboraldi bat eman duen arren, JOPek aurrera jarraitu du. “Itzulera ikaragarria izan da”, dio, nahiz eta mezu argia… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

Janus Lester, 2025eko sanferminetan

Janus Lester talde beratarrak Iruñan joko du 2025eko sanferminetako egitarauaren barruan. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez. 2022an argitaratu zuen estudioko lehen albuma Janus Lesterrek,… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Loraldia: Udako Sormen-Egonaldiak 2025

Loraldiaren Udako Sormen-egonaldiak ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo dira Lekeition. Bertan, 7 proiektu hautatu dira, guztira 19 gazte sortzaileren parte-hartzearekin. Egonaldiak espazioa, denbora eta tutoretza profesionala eskainiko dizkie parte-hartzaileei, beren sormen-proiektuak garatu ahal izateko. Tutoretza talde bakoitzeko eragileentzat erreferente diren sortzaileek eskainiko dituzte. Besteak beste, Izarok eta Ines Osinagak edota Hortzmuga kale antzerki konpainiak eskainiko diete laguntza sortzaile gazte hauei.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

Albina Stardust: ‘Izar’

‘Izar’ du izenburu Albina Stardust artista nafarrak Baga Biba ekoiztetxearekin argitaratutako album interesgarriak. Pop musika eta soinu elektronikoak txalaparta eta ttun-ttuna bezalako tresna tradizionalekin uztartzen ditu Testuei dagokienez, bere nortasuna eta harrotasuna aldarrikatzen ditu Albina Stardust-ek. Era berean, beste pertsona batzuk gauza berdina egitera inspiratzeko duen beharra nabarmentzen du. Hori guztia, gainera, euskaraz egiten du beti. Disko honetan, bere ibilbideko… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

‘Hegoaldea kontatu nahi dizut’ kanpaina Nafarroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ‘Hegoaldea kontatuko dizut’ programa jarri du abian, Nafarroako gazte kooperanteen jarduerak ezagutzera emateko ekimen interesgarria.Programa honen bidez, hitzaldi-topaketak antolatzen ditu, lankide horien esperientzia azaltzeko. Horrela, lan egin duten herrialdeetako bizimodua eta arazoak ezagutu ditzakezu.Zure gazte elkarte, ikasketa zentro edo gazteriaren etxeak hitzaldi horietako bat hartu nahi badu, eskaera Internet bidez egin besterik ez du. Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika Nafarroa Tumatxa! 

Zetak: ‘Hileta kantu nafarra’

Zetak talde nafarrak 2024ko abenduan kaleratu zuen ‘Hileta kantu nafarra’ singlea. Pello Reparaz taldearen sortzaile eta liderraren aitonaren heriotzaren harira sortu zen abestia, eta maite zuen pertsona baten heriotza du hizpide.Maixux Zugarramurdi abeslari nafarrak ere parte hartu zuen grabazioan, hain zuzen ere, senarraren heriotzaren ostean –2023an gertatu zen– kantatzeari utzi baitzion.‘Hileta kantu nafarra ‘k Maixux Zugarramurdiren ahotsa Euskal Herri osoan… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

ETS: Bihotzen konkista

ETSk kontzertu erraldoi bana eskaini du 2026an Madrilen eta Bartzelonan. Horrela, ‘Bihotzen konkista’ birari jarraipena emango dio talde nafarrak.Taldeak hiru ordutan agortu zituen Madrilgo Movistar Arenan eman behar duen kontzerturako sarrerak. Handik gutxira, beste data bat iragarri zuen Bartzelonako Palau Sant Jordin.Bihotzen konkista kontzertu hutsa baino askoz gehiago izango da. ETSk herriko jaien espiritua eraman nahi du orain Bartzelonara, bere… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa 

KLASK 2025: komiki gazteen sormena lehertu da! 🖍️📚

Hemen da KLASK fanzinea, deskargatzeko prest! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako Klask komiki gaztearen lehen lehiaketaren emaitza da, eta saritutako komikiez gain, lankidetzak, galderak eta baliabide interesgarriak ere jasotzen ditu. Lehiaketaren helburua argia da: gazteen sormenaren bidez hausnarketa kritikoa bultzatzea eta berdintasuna zein errespetua sustatzea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Hona hemen 2025eko sarituak:– Alicia Stefanova Manova (15 urte),… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa Planak Tumatxa! 

Udan merkeago bidaiatzeko aukera: %90erainoko deskontuak gazteentzat 🚆🌍

Albiste ona udarako planak egiten ari bazara! Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioak deskontu bereziak aktibatu ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, 2025eko udan Espainian zein Europan barrena merkeago bidaiatzeko. Deskontuak %90erainokoak izan daitezke, eta trenetako zein estatu-mailako autobusetako joaneko eta joan-etorriko txarteletan aplikatuko dira. Gainera, Interrail paseetan ere baliagarriak izango dira, Europa osoa trenez ezagutzeko aukera emanez. Noiz bidaiatzeko… Irakurri gehiago
1 … 11 12 13 14 15 16