Nafarroako Orkestra Sinfonikoa prezio berezian Gazte Txartelarekin!
Tumatxa Gazteak
Musika klasikoa zuzenean entzun nahi duzu? Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— deskontu bereziak dituzte Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldiko kontzertuetan, Baluarte Joven programaren bidez.
Denboraldi berriak 12 kontzertu ekarriko ditu, nazioarteko bakarlari eta zuzendari ospetsuekin.
Gazteentzako deskontuak
🎼 Salmenta librean (%20ko deskontua)
-
- zona: 28 euro
-
- zona: 23 euro
-
- zona: 12 euro
🎼 Kontzertua baino azken hiru egunetan (%70eko deskontua)
-
- zona: 11 euro
-
- zona: 9 euro
-
- zona: 5 euro
Deskontuak 30 urte arteko gazteendako dira. 14 eta 30 urte bitartekoek Gazte Txartela aurkeztu beharko dute leihatilan; 14 urtetik beherakoek, berriz, NANa edo bertze identifikazio-agiri bat.
Denboraldiko hitzordu nagusiak
- Urriak 16-17: Nicolas Altstaedt eta Perry So
- Azaroak 6-7: Vineta Sareika
- Azaroak 27: Orfeón Pamplonés
- Abenduak 18-19: Katia eta Marielle Labèque eta Perry So
- Urtarrilak 15-16: Martin Fröst eta Marzena Diakun
- Otsailak 12-13: Bomsori eta Nuno Coelho
- Otsailak 26-27: Javier Perianes eta Perry So
- Martxoak 12-13: Xabier de Maistre eta Delyana Lazarova
- Martxoak 26-27: Maite Beaumont eta Aarón Zapico
- Apirilak 16-17: Lucas Macías
- Maiatzak 7-8: Perry So
- Maiatzak 28: Orfeón Pamplonés eta Perry So
Kontzertuak Iruñean, Tuteran eta Tafallan izanen dira, programaren arabera.
Kontuan hartu
- Sarrerak leihatilan bakarrik erosten ahal dira.
- Deskontuak ez dira metagarriak.
- Eskaintza ez da aplikatzen Baluarte Txiki programan.
- Ikuskizun gehienetarako gomendatutako gutxieneko adina 8 urtekoa da.
Musika sinfonikoa lehen aldiz ezagutzeko edo zure zaletasuna sakontzeko aukera ederra da, gainera prezio oso merkean.
Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu
Gazte Txartelarekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren denboraldia inoiz baino hurbilago duzu. 🎻🎼✨
