EGK-ko Formakuntza Plana
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), bere Batzar Orokorrean EGK-ko 2024 Formakuntza Plana EGK osatzen duten elkarteei aurkeztu die. Formakuntza Plan honek gazte elkarteen formakuntza beharrak asetzeko asmoz, bi programatan oinarritu du bere jarduna: Formakuntza Plana eta Ahalbidetuz.
Formakuntza Planak gazte elkarteak indartu nahi ditu, formakuntzaren bidez laguntza teknikoko prozesuak ezarriz. EGKren ustez, formakuntza da gazte-elkarteak indartzeko eta gazteen parte hartzea sustatzeko bide bat, eta, horregatik, bi programa ezberdin antolatu dira.
Formakuntza programa
Formakuntza Programa EGK-k antolatutako hainbat formakuntza dira, EGK osatzen duten elkarte guztiei lehentasunez zuzenduak, bi hilean behin, eta doan eskainiko direnak.
Formazioak aurrez aurreko edo online formatuan izan daitezke; zentzu honetan, metodologia dinamikoak eta parte-hartzaileak dituzten formakuntza laburren aldeko apustua egin da. Formakuntzak EGK-k dituen komunikazio bideetatik hedatuko dira.