Diru-Laguntzak Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroak 1.025.000 euro bideratuko ditu gazte-politikak sustatzeko

Tumatxa Gazteak Nafarroako gazteentzako jarduera eta zerbitzu gehiago! Nafarroako Gobernuak 1.025.000 euroko dirulaguntzak emanen ditu toki-entitateetan gazte-politikak sustatzeko. Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatuko ditu laguntzak, gazteentzako informazio-zerbitzuetan langileak kontratatzeko eta jarduera-proiektuak garatzeko. Diruz lagundutako ekintzak 2026ko urriaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira, batez ere gazte-etxeetan, ikasturteari egokituta. Horrela, gazteek arratsaldeetan eta asteburuetan jardueretan parte hartzeko aukera izanen dute,… Irakurri gehiago
Dantza Diru-Laguntzak Nafarroa 

Baluarteko denboraldiaz gozatu Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Musika, dantza eta opera gustuko badituzu, Nafarroako Europako Gazte Txartelak aukera bikaina eskaintzen dizu. Fundación Baluarte Gazte programari esker, 2026-2027 denboraldiko ikuskizunez prezio berezietan gozatzen ahal izanen duzu. 12 ikuskizuneko gazte abonua eskuragarri dago B eremuan 128 euroan eta C eremuan 98 euroan. Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute denboraldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gipuzkoa Kultura 

Uda honetan ere erabili ahal izango duzu Kultura Bonu Gaztea

Albiste ona irakurzaleentzat: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten uztailaren 18tik irailaren 30era ere erabili ahal izango da. Horrela, udako oporretan liburu berriak deskontuarekin erosteko aukera izango dute 16 eta 29 urte bitarteko gazteek. Bonuari esker, 20 eurotik gorako erosketetan, 12 euroko deskontua egingo da euskarazko liburuetan, eta 10 eurokoa beste hizkuntzetakoetan. Gazte bakoitzak gehienez bost bonu digital eskuratu… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gazteentzako baliabideak 

Aukera berriak 400€-ko Gazte Kultura Bonuan

18 urte badituzu eta kultura gustuko baduzu, Gazte Kultura Bonuak (Bono Cultural Joven) aukera paregabea eskaintzen dizu kultura munduan murgiltzeko, 400 euroko bonuarekin hainbat jarduera eta produktutan gastatzeko. 2023an, bonuak ez du soilik ikuskizun eta produktu kulturaletara sartzeko aukera ematen, baita prestakuntza ikastaroak, musika tresnak eta sorkuntza materialak eskuratzeko aukera ere. Bi modalitate 400€ ahalik eta gehien aprobetxatzeko Descubre Cultura… Irakurri gehiago
Aisialdia Bizkaia Diru-Laguntzak 

Bizkaiak 120.000 euro bideratuko ditu gazteen aisialdi hezitzailea indartzera

Tumatxa Gazteak Bizkaiko Foru Aldundiak 120.000 euroko dirulaguntza deialdia onartu dau, gazteen aisialdi hezitzailea eta denbora libreko koordinazio egiturak indartzeko. Laguntzak Bizkaiko irabazi asmorik bako erakundeei zuzenduta dagoz, gazteen aisialdia sustatzeko koordinazino, sare-lan eta aholkularitza proiektuak garatu daiezan. Proiektu bakotxak gehienez 18.000 euro jaso ahal izango dau, diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren %50era arte. (Bizkaia) Deialdiaren helburua da gazteekin lan egiten… Irakurri gehiago
Bidaiak Diru-Laguntzak Gazteentzako baliabideak Planak 

%90 arteko deskontuak udako bidaietan gazteentzat

Uda honetan, 18 eta 30 urte bitartean badituzu, tren eta autobusean bidaiatzeko deskontuak izango dituzu “verano joven” programari esker. Uztailaren 1etik irailaren 30era egiten diren bidaietan %90eko deskontua izango dute tren eta autobus nazionalek, eta %50 Interrail billeteek Europan zehar bidaiatzeko. Interesgarria iruditzen zaizu? Erregistratu zaitez Ministerioko plataforma ofizialean lehenengo erosketaren aurretik gutxienez 24 orduz. Baldintzak betetzen badituzu, deskontuak eskuratzeko… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gipuzkoa Kultura 

GipuzkoakoKultura Bonu Gaztea udan ere erabiliko da 2026an

Tumatxa Gazteak Liburuak erosteko asmoa baduzu, albiste ona dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Bonu Gaztea aurten ere martxan dago, eta berritasun nagusietako bat da udan ere erabili ahal izango dela, irailaren 30era arte. Aurreko edizioetan udako hilabeteak kanpoan geratzen ziren, eta, beraz, gazte askok ezin izaten zuten bonua opor garaian aprobetxatu. Programa 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Gazteentzako baliabideak 

Gazte Kultur Bonoa 2026: 400 euro kulturaz eta sormenaz gozatzeko

Tumatxa Gaztea Espainiako Gobernuak onartu du Gazte Kultur Bonoaren 2026ko edizioa, eta aurreko urteetan bezala, aurten 18 urte betetzen dituzten gazteek 400 euroko laguntza jasotzeko aukera izanen dute kultura-jardueretan eta produktu kulturaletan gastatzeko. Aurtengo deialdiak bi berritasun nagusi dakartza. Alde batetik, bonoa egoera zaurgarrian dauden gazteentzat eskuragarriagoa izanen da. Bestetik, laguntzaren erabilera zabaldu egin da, sormen artistikoa sustatzeko. Horri esker,… Irakurri gehiago
Arte Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñea: 12.000 euro gazte sortzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza berriak abiatu ditu hiriko gazte artistei eta sortzaileei laguntzeko. Guztira, 12.000 euroko laguntza poltsa izanen da kultura eta sormen proiektuak bultzatzeko. Deialdia Gazteria Sailak kudeatzen du, eta hainbat diziplinatako proiektuak lagunduko dituzte: antzerkia, argazkilaritza, arte plastikoak, musika eta bertze sormen arlo batzuk. Dirulaguntzek jarduera artistikoak egiteko behar diren gastu batzuk estaltzen lagunduko dute. Horien artean… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Iruñeko Udalak 2.000 euro arteko laguntzak gazte ekintzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak berriz ireki du gazte ekintzaileei zuzenduriko enpresa sorrera laguntzen deialdia. Dirulaguntzak 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 30era sortutako enpresa eta proiektuendako izanen dira. Deialdiak 60.000 euroko aurrekontua du, eta eskaerak banaka aztertuko dituzte. Xehetasun guztiak udalaren webgunean kontsultatzen ahal dira. Laguntzen bidez, Udalak Iruñean jarduera ekonomiko berriak sustatu nahi ditu. Horretarako, gehienez 2.000 euroko laguntzak emanen… Irakurri gehiago
1 2 3 … 5