Nafarroak 1.025.000 euro bideratuko ditu gazte-politikak sustatzeko
Tumatxa Gazteak
Nafarroako gazteentzako jarduera eta zerbitzu gehiago! Nafarroako Gobernuak 1.025.000 euroko dirulaguntzak emanen ditu toki-entitateetan gazte-politikak sustatzeko. Nafarroako Gazteriaren Institutuak kudeatuko ditu laguntzak, gazteentzako informazio-zerbitzuetan langileak kontratatzeko eta jarduera-proiektuak garatzeko.
Diruz lagundutako ekintzak 2026ko urriaren 1etik 2027ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira, batez ere gazte-etxeetan, ikasturteari egokituta. Horrela, gazteek arratsaldeetan eta asteburuetan jardueretan parte hartzeko aukera izanen dute, ikasketekin uztartuz.
2026ko otsailaren amaieran, gazte-planak eta -programak finantzatzeko eta gazte-espazioetarako ekipamendua erosteko beste bi deialdi onartu ziren. Orain, laguntza horiek deialdi bakarrean bateratu nahi dira, toki-entitateendako eskaera-prozesua errazteko eta proiektu bateratuagoak garatzeko.
Informazio gehiago: Nafarroako Gazteriaren Institutua
