Aisialdia Diru-Laguntzak 

Udan deskontuekin bidaiatzeko bonua

2024ko udan deskontuekin bidaitzeko bonuak eskaintzen ditu Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak. 18 eta 30 urte bitarteko gazteek %90rainoko deskontua eskura dezakete, Estatuan eta Europan garraio publikoak erabiltzeko. Eskabideak uztailaren 1etik irailaren 30ra egin daitezke. Besteak beste, Europan barrena bidaiatzea ahalbidetzen duen Interrail txartela eskura dezakezu. Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak 

#Youth4Regions, kazetari gazteentzako laguntzak

Kazetari gazteei eta kazetaritza ikasleei zuzendutako #Youth4Regions programaren 2025 edizioan izena emateko epea zabaldu du Europako Batasunak. Ekimenak Bruselan urrian astebeteko egonaldia eskaintzen die kazetarigai gazteei. Bertan formakuntza-saioak eta kazetari esperimentatuen tutoretza jaso, prentsa-aretoan lan egin eta erakundeko bulegoak ezagutzeko aukera izango dute. Hiru kategoriatan aurkez daitezke hautagaitzak: kazetaritza orokorra, fotokazetaritza eta bideoa. Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartean izan… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

2006koa bazara, Kultura Bonua eskura dezakezu

2006an 18 urte betetzen badituzu, Gazteen Kultura Bonua (Bono Cultural Joven) eskura dezakezu 2024ko irailaren 16ra arte. Gogoan izan bonu horrek 400 euro ematen dizkizula kultura produktuetan erabiltzeko. Bonua on-line eska daiteke Kultura Ministerioaren web orrian. Prozesua oso erraza da. Hiru kategoriako produktuetan erabil dezakezu bonua: -200 euro zuzeneko arteak, kultura ondarea eta ikusentzunezko arteak. Adibidez, arte eszenikoetako sarrerak, kontzertuak,… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Ekologia Formakuntza 

Youth Climate Changemakers Fund: klima-ekintza gazteen esku

EBko 27 herrialdeetako gazte-erakundeek aukera berria dute klima-mugimendua indartzeko: 1.000 eta 38.000 euro arteko dirulaguntzak jasotzeko deialdia zabalik dago. Helburua? Proiektu sortzaileak babestea, audientzia berriak eta anitzak erakartzea, eta eragin iraunkorra sortzea. Lehentasuna dute Just Transition (trantsizio justua) sustatzen duten ekimenek: gizarte bidezko, jasangarri eta inklusibo baterantz doazenek. Diruaz gain, prestakuntza eta networking aukerak ere eskainiko dira. 🗓 Epea: 2026ko… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Emantzipak 6.000 gazte baino gehiagori lagundu die jada Euskadin emantzipatzen

2024an martxan jarri zenetik, Emantzipa programaren laguntzak 6.173 gazterengana iritsi dira Euskadin. Guztira, 10 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak programa honetara, etxebizitzaren kostuak gazteen ekonomian duen pisua arintzeko eta bizitza independentera jauzia errazteko helburuarekin. Laguntzen % 73 inguru alokairura bideratu dira, eta gainerakoa etxebizitza erosteko edo hipotekak ordaintzeko erabili da. Onuradunen profila nahiko antzekoa da deialdi guztietan:… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Nafarroa Planak Tumatxa! 

Udan merkeago bidaiatzeko aukera: %90erainoko deskontuak gazteentzat 🚆🌍

Albiste ona udarako planak egiten ari bazara! Garraio eta Mugikortasun Jasangarrirako Ministerioak deskontu bereziak aktibatu ditu 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, 2025eko udan Espainian zein Europan barrena merkeago bidaiatzeko. Deskontuak %90erainokoak izan daitezke, eta trenetako zein estatu-mailako autobusetako joaneko eta joan-etorriko txarteletan aplikatuko dira. Gainera, Interrail paseetan ere baliagarriak izango dira, Europa osoa trenez ezagutzeko aukera emanez. Noiz bidaiatzeko… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gaztelagun eguneratu da: gazteentzako arnasa alokairu garestien aurrean

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa berritu du 2025ean, gazteen emantzipazioa errazteko eta alokairuaren prezioen gorakadari hobeto erantzuteko. Aldaketak Bilbao BBK Live jaialdiaren testuinguruan aurkeztu dira, gazteengana zuzenean heltzeko apustu argiarekin. Neurri nagusien artean, gehieneko alokairu diruz lagungarria handitu da: EAEko hiru hiriburuetan 800 eurotik 900 eurora igaro da, eta eremu tentsionatuetan tokiko batez besteko errentaren % 95era iritsi ahal izango da.… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Etxebizitza publikoak gora egin du, baina ez da nahikoa gazteen beharrei erantzuteko

Euskadiko etxebizitza publikoaren parkea guztizkoaren % 4,6 ingurukoa da jada, Estatuko batez bestekoa baino handiagoa. Gainera, 2024an 1.128 etxebizitza babestu eraikitzen hasi ziren, orain arteko kopururik handiena. Aurrerapauso garrantzitsua izan arren, eskaintza hori ez da nahikoa gaur egungo eskariari erantzuteko. Bereziki, gazteek eta pertsona bakarreko etxeek zailtasun handiak dituzte alokairu eskuragarria aurkitzeko. Administrazioek ahaleginak egin badituzte ere, eskaintzaren eta eskariaren… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Alokairu eskuragarria Nafarroan: izena emateko aukera berria 🏠✨

Alfaro lehendakariordeak herritar gehiagoren beharrei erantzutea espero du neurri berri honekin Etxetik alde egin nahi duzu baina merkatu libreko alokairua garestiegia da? Albiste ona! Nafarroako Gobernuak alokairu eskuragarriaren modalitate berria jarri du martxan, eta abenduaren 5etik aurrera etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan izena eman ahal izango da. Norentzat da?Errenta ertainak dituzten pertsonentzat:– Urteko diru-sarrerak, gutxi gorabehera, 28.000 eta 50.000 € artean… Irakurri gehiago
Bekak Diru-Laguntzak 

Nazioarteko Praktikak: lan-esperientzia munduan barrena

Atzerrian praktikak egin nahi dituzu eta esperientzia profesional potentea bilatzen ari zara? Nafarroako Gobernuaren PIN bekek aukera hori ematen dizute! Bekak unibertsitateko edo goi-mailako LHko tituludunentzat dira, eta praktikak egin ahal izango dira enpresetan, ikerketa-zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsulatuetan edo Turismo Institutuaren bulegoetan, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan. Zer eskaintzen dute?Egonaldiaren, bidaiaren, bisen eta derrigorrezko aseguruaren gastuak estaltzeko diru-laguntza. Zenbatekoa helmugaren arabera… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5