%90 arteko deskontuak udako bidaietan gazteentzat

Uda honetan, 18 eta 30 urte bitartean badituzu, tren eta autobusean bidaiatzeko deskontuak izango dituzu “verano joven” programari esker. Uztailaren 1etik irailaren 30era egiten diren bidaietan %90eko deskontua izango dute tren eta autobus nazionalek, eta %50 Interrail billeteek Europan zehar bidaiatzeko.

Interesgarria iruditzen zaizu? Erregistratu zaitez Ministerioko plataforma ofizialean lehenengo erosketaren aurretik gutxienez 24 orduz. Baldintzak betetzen badituzu, deskontuak eskuratzeko aukera emango dizun kode pertsonal bat jasoko duzu. Kontuz, kodea gaizki erabiltzeak programatik kanpo geratzea ekar dezake.

Deskontuarekin txartelen salmenta pixkanaka aktibatuko da, operadoreek beren sistemak egokitzen dituzten heinean. %90eko deskontua eska dezakezu distantzia ertaineko tren zerbitzuetan eta ohiko autobus zerbitzuetan, eta %50ekoa Avant eta abiadura handiko billeteetan.

Informazio gehiago:
gipuzkoa.eus

Erlazionatutako sarrerak