Arte Diseinua Lehiaketak Nafarroa 

488 lan aurkeztu dituzte Sanfermin 2026ko kartel lehiaketara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak antolatutako Sanfermin 2026ko kartel lehiaketak guztira 488 proposamen jaso ditu aurten. Kopurua iazkoaren parekoa izan da; orduan 490 kartel aurkeztu zituzten. Parte-hartzaile gehienak Nafarroakoak izan dira: guztira 291 lan, hau da, aurkeztutako guztien %59,6. Horien artean, Iruñea izan da aktiboena, 160 kartel bidalita. Atzerritik ere iritsi dira proposamenak. Guztira 8 kartel heldu dira kanpotik: hiru AEBetatik… Irakurri gehiago
Aisialdia Antzerkia Arte Bekak Bizkaia Gazteentzako baliabideak Musika 

Lekeition egingo da: Loraldiaren sormen-egonaldia gazte sortzaileentzat

Gazte sortzailea bazara eta proiektu bati forma emateko bultzada behar baduzu, adi: Loraldia Fesibalak tutoretzapeko kultur sormen-egonaldia abiarazi du 2026rako. Ekainaren amaieran, Lekeition, 30 urtetik beherako sortzaileek euren ideiak lantzeko denbora, baliabideak eta aholkularitza izango dituzte. Egonaldia ekainaren 23tik 26ra egingo da, aste osoan zehar, eta helburua argia da: sormen-prozesua martxan jartzea. Ez da proiektua amaituta eramatea beharrezkoa, baizik eta… Irakurri gehiago
Arte Gazteentzako baliabideak Lehiaketak 

Gazte sortzaileentzako Pancho Cossío Sarietan parte hartu

Gazte sortzaileentzako aukera paregabea iritsi da! Kantabriako Gobernuak Pancho Cossío Sari Nazionalen deialdia zabaldu du, gazteen adierazpen artistikoak sustatzeko eta kultura gaztea babesteko helburuarekin. 16 eta 35 urte bitarteko gazteek (2025eko abenduaren 31rako beteta) parte har dezakete, Espainiako nazionalitatea izan edo Espainian legez bizi badira. Aurtengo modalitateak hauek dira: pintura, marrazkia/ilustrazioa/komikia, eskultura/instalazioa/performancea/grabatua, argazkilaritza, bideo-sorkuntza eta diseinu grafikoa. Modalitate bakoitza bi… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Bisita gidatua: ‘Harien isla’ erakusketaIrati Bazeta. Durangoko Arte eta Historia Museoa

Euskararen inguruko galderak eta begirada kritikoak margora eramanda, Irati Bazeta ilustratzaile gazteak bere lehen erakusketa handia inauguratu du Durangoko Museoan, 2024ko Durangoko Azokako Sormen Bekaren emaitza. Irati Bazeta abadiñarrak Harien isla proiektua garatu du azken urtean, Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi ondoren. Euskararen inguruko galderak eta bizipenak ardatz hartuta, margogintzan sortutako dozenaka pieza aurkeztu ditu Atartea Gunean, urtarrilaren 7ra arte… Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak 

Abian da Durangaldeko Gazteen IX. Arte Lehiaketa

Gazteen sormenak hartuko du Ezkurdi Aretoa ostiral honetatik, azaroak 21. 18:00etan inauguratuko da ofizialki Durangaldeko Gazteentzako Lehiaketa Artistikoaren edizio berria. Urtero talentu berriak deskubritzen dituen gunea da, eta 2025ean freskotasunez, teknikaz eta mezu indartsuz betetako 21 artelanekin dator. Durangaldeko artisten elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu arte gazteak oso bizirik dirauela erakusten duen erakusketaz gozatzera. Aurten aurreko edizioetan baino lan gutxiago… Irakurri gehiago
Arte Bekak Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Arte plastiko eta bisualetan prestatzeko laguntzak (Araba, 2025)

Artista gazte zara eta zure prestakuntza hobetzeko aukera bila zabiltza? Arabako Foru Aldundiak lehen aldiz aurkeztu du arte plastiko eta bisualetan espezializatzeko laguntza-deialdia. 🧑‍🎨 18 eta 29 urte bitarteko pertsonentzat, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1ean gutxienez bi urtez jarraian erroldatuta badaude Arabako edo Trebiñuko udalerriren batean (salbuespenak daude). 📚 Laguntzak 250 ordutik gorako prestakuntza-programetarako dira, EAEtik kanpoko arte-eskoletan, eta 2025ean… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Getxoarte bekak 2025

Uztailaren 15era arte zabalik dago Getxoarte beka deialdian izena emateko epea. Ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu eta sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa. Deialdi honetara arte garaikideko lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke, banakakoak zein kolektiboak izan. Ezinbestekoa da bitartekaritza-prozesuak txertatzea horien… Irakurri gehiago
Arte Gazteentzako baliabideak 

Gazte Artea Ezkerraldea 2025-2026

Sorkuntza artistikoa gustuko baduzu, ziurrenik ekimen hau interesatuko zaizu. Maiatzaren 2tik aurrera zabalik egongo da Gazte Artea Ezkerraldean arte erakusketaren 13. edizioan izena emateko epea. Deialdia 15 eta 29 urte bitarteko Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon erroldatutako gazteei zuzendua dago. Proiektu honek sormen artistikoa bultzatzea du helburu nagusitzat. Ezkerraldeko sortzaile gazteek har dezakete parte. Hautatzen dituzten lanek erakusketa ibiltari batean… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Susperka dirulaguntzak Gipuzkoan

Gipuzkoan kultur programa abangoardistak indartzeko ekimenei zuzendutako Susperka dirulaguntza programaren deialdia ireki du Foru Aldundiko Kultura Sailak. Sormena eta orabazo asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza sustatzea du helburu ekimenak. Dirulaguntzak artearen eta kulturaren panoraman ekimen berriak sartzen dituzten elkarteek egiten dituzten jarduera berritzaileei zuzenduta daude. Programa honek izaera berritzailea duenez, ezingo dute eskuratu dirulaguntzarik azken hamar urteetan edo gehiagotan Kultura… Irakurri gehiago
Arte Kultura Urbanoa Tumatxa! 

Gazte Plaza 2025 Gasteizen

2025eko apirilaren 4an eta 5ean Gazte Plaza izeneko zikloa egingo dute Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute bertako Erdi Aroko Hirigunean. Bi egun horietan zeha, hogeiren bat jarduera egingo dituzte: kontzertuak, tailerrak, pintura, antzerkia, poesia eta dantza bezalako proposamenak barne. Jarduera batzuetan aldez aurretik izena eman behar da (martxoaren 30era arte), eta beste batzuetan, berriz,… Irakurri gehiago
1 2 3 4