Susperka dirulaguntzak Gipuzkoan

Gipuzkoan kultur programa abangoardistak indartzeko ekimenei zuzendutako Susperka dirulaguntza programaren deialdia ireki du Foru Aldundiko Kultura Sailak. Sormena eta orabazo asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza sustatzea du helburu ekimenak.

Dirulaguntzak artearen eta kulturaren panoraman ekimen berriak sartzen dituzten elkarteek egiten dituzten jarduera berritzaileei zuzenduta daude. Programa honek izaera berritzailea duenez, ezingo dute eskuratu dirulaguntzarik azken hamar urteetan edo gehiagotan Kultura Zuzendaritza Nagusiaren laguntzaren bat jaso duten entitateek.

Oro har, dirulaguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko programa garatzeko aurreikusitako gastuen %70. Eskatzaile bakoitzak 12.000 jaso dezake gehienez.

Informazio gehiago:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa.

Kbulegoa

943113343

kbulegoa@gipuzkoa.eus

Erlazionatutako sarrerak