Gazte sortzaileentzako Pancho Cossío Sarietan parte hartu

Gazte sortzaileentzako aukera paregabea iritsi da! Kantabriako Gobernuak Pancho Cossío Sari Nazionalen deialdia zabaldu du, gazteen adierazpen artistikoak sustatzeko eta kultura gaztea babesteko helburuarekin. 16 eta 35 urte bitarteko gazteek (2025eko abenduaren 31rako beteta) parte har dezakete, Espainiako nazionalitatea izan edo Espainian legez bizi badira.

Aurtengo modalitateak hauek dira: pintura, marrazkia/ilustrazioa/komikia, eskultura/instalazioa/performancea/grabatua, argazkilaritza, bideo-sorkuntza eta diseinu grafikoa. Modalitate bakoitza bi kategoriatan banatzen da:

  • A kategoria: 16–20 urte
  • B kategoria: 21–35 urte

Sariak ere motibagarriak dira: 12.000 euro guztira, hau da, 1.000 euro modalitate eta kategoria bakoitzeko. Gainera, lehen fasea gainditzen duten lanak eta irabazleak katalogo batean argitaratuko dira (paperean eta digitalean), eta lan sarituak erakusketa publiko batean ikusgai egongo dira.

Epea: eskaerak aurkezteko azken eguna 2026ko urtarrilaren 26a da.
Ez galdu aukera hau: hartu zure tresnak, askatu irudimena eta erakutsi zure talentua!

Izen ematea egiteko edota gehiago jakiteko, hemen duzu deialdia!

Erlazionatutako sarrerak