Arte plastiko eta bisualetan prestatzeko laguntzak (Araba, 2025)
Artista gazte zara eta zure prestakuntza hobetzeko aukera bila zabiltza? Arabako Foru Aldundiak lehen aldiz aurkeztu du arte plastiko eta bisualetan espezializatzeko laguntza-deialdia.
🧑🎨 18 eta 29 urte bitarteko pertsonentzat, baldin eta 2025eko urtarrilaren 1ean gutxienez bi urtez jarraian erroldatuta badaude Arabako edo Trebiñuko udalerriren batean (salbuespenak daude).
📚 Laguntzak 250 ordutik gorako prestakuntza-programetarako dira, EAEtik kanpoko arte-eskoletan, eta 2025ean garatu behar dira. Ez dira onartuko oinarrizko ikasketak.
📝 Eskabidearekin batera aurkeztu behar da:
- Zure curriculuma eta egiaztagiriak
- Prestakuntza-proiektuaren memoria
- Onarpen-ziurtagiria edo gutuna
📅 Epea: urriaren 2tik 22ra
📍 Aurrez aurre edo Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
