Punto de Vista jaialdia doan Nafarroako Gazte Txartelarekin!
Punto de Vista jaialdia doan Gazte Txartelarekin!
Tumatxa Gazteak
Dokumental zalea bazara, adi! Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia berriz heldu da, eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera paregabea dute jaialdiko emanaldiak dohainik ikusteko.
Ekimen hau Nafarroan bizi diren Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrei, baita bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartela dutenei ere zuzenduta dago.
Antolatzaileek 250 truke-kode jarri dituzte eskuragarri. Kode horiei esker, jaialdiko proiekzioetara doan joaten ahalko zara.
Kontuan hartu:
- Pertsona bakoitzak eguneko kode bat eska dezake gehienez.
- Kodea benetan joanen bazara eskatu; izan ere, emandako eta erabilitako kodeak egiaztatuko dira.
Punto de Vista nazioarteko erreferente bihurtu da zinema dokumentalaren alorrean, eta urtero mundu osoko proposamen berritzaileak ekartzen ditu Iruñera.
Noiz?
2026ko martxoaren 27tik apirilaren 25era
Zinema, errealitatearen kontakizunak eta ikuspegi berriak gustuko badituzu, aukera ederra duzu jaialdia dohainik ezagutzeko.
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu
