Iruñak saria irabazi du Gazte Sarietan!

Tumatxa Gazteak

Albiste ona Iruñetik! Nafarroako Gazteriaren Institutuak saritu du Iruñeko Udalaren Gazte Informazioaren Korrespontsalen programa, eta aurten Espacio JovResaliente saria jaso du.

Programak 30 urte baino gehiago daramatza martxan, eta helburu nagusia da gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea. Horretarako, 14 eta 30 urte arteko gazteek informazioa zabaltzen dute ikastetxeetan eta bertze gazte gune batzuetan.

Saria jaso zuen Mikel Armendáriz Barnechea gazteriako zinegotziak, Begoña Alfaro García Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Gazteriako kontseilariaren eskutik. Ekitaldian izan ziren baita María Chivite Navascués Nafarroako lehendakaria eta Gazteriaren Institutuko zuzendari Txema Burgaleta Encina ere.

Parte-hartzaileen artean zeuden, bertzeak bertze, Manuela Delgado Acosta eta Verónica Stempovska Myka.

Korrespontsalen programa zortzi ikastetxetan hasi zen duela urte batzuk, eta gaur egun ia 40 zentrotara ailegatzen da.

Parte hartzen duten gazteek hainbat gaitasun lantzen dituzte: komunikazioa, antolakuntza, talde lana edo informazioa zabaltzeko moduak. Gainera, hezkuntza eta kultura arloko erakundeak bisitatzeko aukera dute, baliabide eta proiektu berriak ezagutzeko.

Korrespontsalen lana ez da informazioa pasatzea bakarrik. Gazteen arteko harremanak sortzea eta interes desberdinak dituzten pertsonak konektatzea ere bada.

Beraz, parte hartu nahi baduzu eta gazteen artean mugimendua sortzea gustuko baduzu, aukera polita izan daiteke korrespontsala izatea! 🌟

Erlazionatutako sarrerak