Ikastaroa Musika Tumatxa! 

SoundV Micro Fest (Gauekoak)

Esperientzia eszeniko desbertdina bizitzeko aukera ematen dizu Gasteizko Gauekoak aisialdi programak. Soundviviendo proiektua artistak eurak sorturako egitasmoa da eta gune bat eman nahi die inguruko artista txikiei, izan kantari, dantzari, Djs…, ikusarazteko, ikusleekin esperimentatzeko edo, besterik gabe, beste artista batzuk ezagutzeko eta espazioak partekatzeko. 2023/09/23 10:00 – 23:30 Landatxo G.E , Falerina Lorategia, Discoteka Nakala Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Basoa gauez ezagutu (Gauekoak)

Ezagutu nahi dituzu gauez hiriko parke, landa eta basoetatik ibiltzen diren hegazti, anfibio eta ugaztunak? Horretarako aukera ematen dizute Gasteizen Gauekoak programaren baitan antolatu duten ikastaro honetan. Basoa gauez ezagutu (Gauekoak) lelopean, ibilbide bat gauzatuko da linternaz baliaturik. Gure auzokide basatiak bilatu ez ezik, iluntasunean isilik egotearen esperientzia ezagutarazi eta nabarmendu egingo da. 2023/09/29 19:00 Aguillo Irakurri gehiago
Ikastaroa Tumatxa! 

Origami ikastaroa (Gaztekluba)

Origamia gustatzen zaizu? Hala bada, adi informazio honi: Diziplina horri buruzko ikastaroa antolatu dute Bilbon, Gaztekluba programaren baitan. Aste Santuko Oporretan izango da ekintza. Origami hitzaren jatorria Japoniako “oru” (tolestu) eta “kami” (paper) hitzak dira, eta irudiak sortzeko papera bikoizteko arte japoniarrari egiten dio erreferentzia. Tailer honetan irudi sinpleak egingo ditugu, eta Japoniako arte hori pixka bat ezagutuko dugu. 2023-4-11… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Bandmanrill

Bandmanrill Ameriketatik datorkigun rap abeslari interesgarria da. Siril Pettus du benetako izena eta New Jersey Estatuko Newark hirian jaio zen. Erritmo perkusiboak eta New Jerseyko klubetako erritmo hiperkinetikoak uztartzen ditu bere musikan. Guztia (baita Beethovenen Bosgarren Sinfonia ere) aldakak mugiarazten dituzten ereserki bihur dezake. ‘Defiant Presents: Jiggy In Jersey’ album bikaina kaleratu du 2023an. Irakurri gehiago
Musika Tumatxa! 

Zetak

Euskal musika eszenako talderik interesgarrienetakoa eta berritzaileenetakoa dugu Zetak. 2023an, ‘Aaztiyen’ argitaratu du, beti ere Pello Reparaz musikari eta ekoizle nafarraren zuzendaritzapean. Disko honetan, emozioak eta tradizioa jorratzen ditu eszeptizismoaren ikuspegitik. Beste aurrarapauso bat, etegabe harritzen gaituen talde baten ibilbidean. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

TRB

TRB synthwave estilo elektronikoa egiten duen taldea da. 2023an ‘Elektrik Haiz’ eta ‘Baztan’ singleak kaleratu ostean, ‘Turbo retrobator’ estudioko lehen album luzea argitaratu dute. Etxahun eta Oscarrek sortu zuten TRB 2022an, Zazkel taldearen errautsetatik. Mikel Laboa eta Joxean Artzeren ‘Baztan’ abestiaren bertsio elektroniko gaurkotua izan da TRBren singlearen gaia. Proiektu erabat interesgarria. TRB, Sopelan sortua, Euskal Herriko synthwave estilo elektronikoa… Irakurri gehiago
Musika Tumatxa! 

Bulego: ‘Aldatu aurretik’

Bulego taldeak bigarren albuma argitaratu du 2023. urtean. ‘Aldatu aurretik’ du izenburu beraiek ‘kontzeptualtzat’ jotzen duten estudioko lan luzeak. Guztiok bizi ditugun aldaketen inguruan ari dira lanan osatzen duten hamar abestietan: bikote batekin hasi edo amaitzea, harremanak, beste leku batera bizitzera joatea… Zalantzarik gabe, 2023ko musika nobedaderik interesgarrienetakoa. Irakurri gehiago
2022ko euskal musikari gazteak Musika Tumatxa! 

Janus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)

2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez… Irakurri gehiago
1 … 11 12 13 14