2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez…
Gehiago irakurriCategoría: 2022ko euskal musikari gazteak
Kosmai Kosin (2022 euskal musikari gazteak)
Musika elektronikoa eta erritmo dantzagarriak jorratzen ditu Kosmai Kosin, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika tallde gazteetako bat. Gorpuzkingz eta Gaz Limbo taldeen errautsetatik sortutako taldeak ‘Apotheke’ izenburuko lehen diskoa argitaratu du, hainbat kantu sareen bidez zabaldu eta gero. Beraien helburua: Euskal Herria dantzan jartzean. Ildo horretan nabarmendu beharrekoak dira taldearen eraginak: The Prodigy, dlb, Plasaporros, Little Big, Bizarrap… Kosmai…
Gehiago irakurriXSakara (2022 euskal musikari gazteak)
XSakara Xabier Gutierrez (Bermeo, 1997) izeneko euskal rap abeslari gaztea da. ‘Lurrikarak’ albuma aurkeztu zuen 2022an, erabat interesgarria iiruditu zaigun lana. 12 urte besterik ez zituela hurbildu zen rap musikara eta 16 urterekin Marta eta Herbalist rapeatzaileekin C.O.D. taldean hartu zuen parte. Tradizioa eta doinu urbanoak euskaraz, entzutea merezi duen proposamen interesgarrian.
Gehiago irakurriBenizze (2022 euskal musikari gazteak)
Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez. Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean. Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak. Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako.
Gehiago irakurriMerina Gris (2022 euskal musikari gazteak)
Elektronikaren eta elementu organikoen artean mugitzen da Merina Gris, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika talde gazteetako bat. Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sarak, Julenek eta Paskalek. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Gureak ez direnak’ izenburuko EPa. Haren ondotik etorri da ‘Zerua orain’ Lp-a. Pop zakarra egiten dutela diote. Etiketa guztien gainetik, hurbiletik jarritzeko moduko proiektu gaztea da zalantzarik…
Gehiago irakurriOlaia Inziarte (2022 euskal musikaria gazteak)
2022an nabarmendu den euskal musikari gazteetako bat dugu Olaia Inziarte (Oronotz, Nafarroa, 1999). ‘Lehengo lepotikan burua’ haren lehen albuma soinu tradizionalak eta abangoardiako biltzen ditu, dotorieziaz betetako kantuetan. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat da Olaia Inziarteren lehen lana. Pop iluna eta indie-a uztartzen ditu Billie Elish bezalako artisten eragina duen musikariak. Sustraiekiko errespetua eta esperimentatzeko gogoa nabariak…
Gehiago irakurriLumi (2022 euskal musikari gazteak)
Nahia Zubeldiak (Ahotsa eta gitarra elektrikoa) eta Manu Matthysek (Elektronika) osatutako musika proiektua dugu Lumi. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Bezperen dirdira’ izeneko albuma, erabat gomendagarria dena. Folk musika eta elektronika uztartzea gustoko du Lumik. Beste bi lan kaleratu dituzte orain arte: ‘Lumi’ disko laburra, 2015ean eta ‘Itzal zikinak’ lan luzea 2019an. Hurbiletik jarraituko dugu elektro-pop proiektu gazte interesgarri hau.
Gehiago irakurri