Musika Tumatxa! 

Bulego: ‘Aldatu aurretik’

Bulego taldeak bigarren albuma argitaratu du 2023. urtean. ‘Aldatu aurretik’ du izenburu beraiek ‘kontzeptualtzat’ jotzen duten estudioko lan luzeak. Guztiok bizi ditugun aldaketen inguruan ari dira lanan osatzen duten hamar abestietan: bikote batekin hasi edo amaitzea, harremanak, beste leku batera bizitzera joatea… Zalantzarik gabe, 2023ko musika nobedaderik interesgarrienetakoa. Irakurri gehiago
Musika 

Bilboko Aste nagusiko kontzertu guztiak eskuragarri

Aste nagusia Abuztuaren 19tik 27ra arte ospatuko da Bilbon, eta dagoeneko eskuragarri dago Aste Nagusiko kontzertu-programa osoa, Bilboko Konpartsek eta jaietako Batzorde Mistoak antolatutakoak. 👉 https://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=Page&cid=1279227167735&language=eu&pageid=1279227167735&pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_HomeFiestas Irakurri gehiago
Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour 2023

Urte osoan musika eta arte eszenikoez gozatzeko aukera izango dute 16 eta 25 urte gazteek, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituari esker. Hainbat udalerritan egingo dira Gipuzkoako Foru Aldundiak, udalek eta zenbait eragilek elkarlanean antolatutako emanaldiak. Aisia aktiboko eta partaidetzazko kultura-zirkuitua da Gipuzkoan Gazte. Hauek dira orain arte baieztatutako emanaldiak: Meler + Andriu + DJ Oihan Vega: Eibar. Apirilak 15 STR +… Irakurri gehiago
Musika 

Bulego + Lemak (Gipuzkoan Gazte 2022)

Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Arrasaten, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren barruan. Bulegok leporaino bete dezake edozein dantzaleku, berbena edo jaialdi, gitarrekin eta sintetizadoreekin bultzatzen duen euskal pop trinko eta dantzagarriaren bidez. Azkoitiko boskotea 2019an entseguak egiten hasi eta 9 abesti banatu ditu dagoeneko bi EPtan (‘Bulego’, ‘Ilun dagon arren’). Noiz: Urriak 8 Ordutegia: 18.30. Non: Monterron Parkea (Arrasate). Irakurri gehiago
2022ko euskal musikari gazteak Musika Tumatxa! 

Janus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)

2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Musika 

Ice Spice (2023ko artista gazteak)

Isis Naija Gaston (Bronx, New York, 2000ko urtarrilaren 1a) mende berriarekin jaio zen, eta, ‘Ice Spice’ goitizenarekin, AEBko rap berriaren adierazle nagusietako bat da. 2021ean hasi zen rapeatzen, eta oso azkar hasi zen nabarmentzen, Bronxeko gazteen errealitatea deskribatzen duen estilo pertsonal bati eta haren testuei esker. Bere “Munch (Feelin’ U)” kanta biral bihurtu zen eta publiko zabalarentzat ezagutarazi zuen artista… Irakurri gehiago
1 … 20 21 22 23 24 25