Ikastaroa Musika Musika Eletronikoa Tumatxa! 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
Musika 

Izaro, pop izarra

Izugarri gustatu zaigu beti Izaro. Artista, abeslari eta musikari gaztea. Folklorea eta pop dotorea uztartzen dituen sortzaile aparta. Euskara eta gaztelania erabiltzen ditu kantuak idazteko orduan. Sentiberatasunez beteriko testu eder eta iradokitzaileak idazten ditu. Doinuak, berriz, estilo anitzen artean mugitzen dira, betiere pop-a abiapuntu hartuta. ‘Om’ (2017), ‘Hankapuntetan’ (2017), ‘Eason’ (2019) eta ‘Limones en invierno’ (2020) dira Izaroren lehen lan… Irakurri gehiago
Musika 

ETS, Euskal Trap-a eta probokazioa

Probokazioa du bereizgarri nagusitzat ETS (Special Trap Residence) euskal trap boskotearen musikak. Horren adierazle garbia dugu taldeak plazaratu duen ‘Göxöki’ abestiaren bideoklipak: androginiaren eta bondagearen arteko irudia, regetoiaren eta teknoaren arteko doinuaren gainean. Hainbat aldiz entzun dugu eta gero eta gehiago gustatzen zaigu! Irakurri gehiago
1 … 23 24 25