2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika 

TXOPETek «Eraikin Handi Bat» aurkeztu du

TXOPET taldeak Eraikin Handi Bat singlea kaleratu du, datozen hilabeteetan argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen gisa. Abestiak etapa berri bati ekingo dio taldearentzat, formazioa berrituta: Andoni Barinaga-Rementeria (bateria), Jon Fernandez (gitarra eta ahotsa) eta Iñigo Güemes (baxua) taldekideei Niko Bortolini batu zaie gitarran. Eraikin Handi Bat abestiak eraikin handi baten irudia erabiltzen du egungo gizartean gora egiteko anbizioaren eta presioaren… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika 

Julia Z.-k bizitza berria eman dio bere lehen EPari

Tumatxa Gazteak Julia Z. Donostiako 12 urteko musikari gazteak etapa berri bati ekingo dio Oso Polita diskoetxearen eskutik. Bat bere lehen EPa da, eta Juliak berak idatzitako bost abesti biltzen ditu. Hasieran, familiakoentzat oroigarri gisa grabatzeko sortu ziren kantuak, baina proiektua handitzen joan da pixkanaka. Iker Lauroba musikariak ekoitzi du lana, Aiako Melodi Estudioan. Abestiek Juliaren bizipen eta sentsazioak jasotzen… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Gipuzkoa Musika Musika Eletronikoa 

ØDEI, DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua

ØDEI (Odei Barroso) Urruñako rap abeslaria da, euskarazko raparen erreferenteetako bat. DK Sessions egitasmoaren bosgarren gonbidatua izan da, eta dagoeneko entzungai eta ikusgai ditugu Donostia Kulturaren plataformetan haren saioaren emaitzak: podcast narratiboa, bideoa eta singlea. 2025ean kaleratu zuen ØDEIk bere bakarkako bigarren diskoa, Goizegi Hiltzeko. Oraingo saioan, disko horretako «Nun da Wally?» abestia grabatu du ULU Studioan. Donostia Kulturak, Elhuyarrek… Irakurri gehiago
Musika 

Marte Lasartek ‘Profeten Lurraldea’ single berria aurkeztu du

Tumatxa Gazteak Marte Lasarte taldeak ‘Profeten Lurraldea’ single berria kaleratu du, Belako taldeko Lore Nekane Billelabeitiarekin elkarlanean. Abestiak taldearen soinuari beste urrats bat ematen dio, eta azaroaren 3an argitaratuko duten bigarren diskoaren aurrerapena da. ‘Profeten Lurraldea’ Maitane Camposek zuzendutako bideokliparekin batera aurkeztu dute. Abestiak itsasertzean hildako arrainen, terraplanismoaren eta konspirazio-diskurtsoen inguruko irudiak uztartzen ditu. 2000ko hamarkadako estetika elektronikoa ere berreskuratzen… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Musika 

Lizzy McAlpinek Bartzelonan hasiko du Europako bira

Lizzy McAlpine (Filadelfia, Estatu Batuak, 1999)abeslari, konpositore eta ekoizle estatubatuarrak The Over Country Tour bira iragarri du, eta Europako lehen kontzertua 2027ko martxoaren 6an emanen du, Bartzelonako Sala Apolon. Kontzerturako sarrerak erosteko aurre-salmenta irailaren 30ean hasiko da, 10:00etan; salmenta orokorra, berriz, urriaren 2an hasiko da, ordu berean. McAlpinek mundu osoko hainbat aretotara eramango du bira, besteak beste New Yorkeko Madison… Irakurri gehiago
Araba Lehiaketak Musika 

Zure musika erakusteko prest? Gazte Talent 2026!

Tumatxa Gazteak Musika talde edo bakarlari gaztea bazara, Gazte Talent 2026 lehiaketa zuretzat da! Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuek eta Jimmy Jazz Elkarteak antolatutako ekimenak Arabako talentu gazteari eszenatokian aritzeko aukera eskaintzen dio. 12. edizioa izango da aurtengoa, eta Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteek har dezakete… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Musika Nafarroa 

Flamenco On Fire: 10 €-ko deskontuak Gazte Txartelarekin

Flamenkoaz gozatzeko plan berezia prestatu du Flamenco On Fire 2026 jaialdiak. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren beste autonomia-erkidego edo Europako herrialdeetako Gazte Txartelaren titularrek ere, 10 euroko deskontua lortzeko aukera izanen dute. Guztira, 120 deskontu-kode eskainiko dira, Baluarten, Lizarran eta Vianan eginen diren kontzertu handietarako eta Iruñeko Zentraleko Escenario Siglo XXI agertokirako. Deskontua erabili ahal izanen… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Aisialdia Elektronika Musika 

HOUSE ARENA jaialdi berria iritsiko da Valentziara

Tumatxa Gazteak House musikak hitzordu berri handi bat izango du aurten Valentzian. Azaroaren 7an, Roig Arenak HOUSE ARENA hartuko du, house musikari osorik eskainitako lehen jaialdia. Antolatzaileen helburua argia da: urtero egingo den erreferentziazko jaialdi bihurtzea. (Roig Arena) Lehen edizioak 10 ordu baino gehiago iraungo du, eta nazioarteko zein Valentziako elektronikaren eszenako artista ezagunak bilduko ditu. Kartelburu nagusia Folamour DJ… Irakurri gehiago
Dantza Gazteentzako baliabideak Kultura Musika Nafarroa 

Baluarteko denboraldia merkeago Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara, aukera bikaina duzu Baluarte Fundazioaren 2026-2027 denboraldiaz prezio murriztuan gozatzeko. Programak musika, opera, dantza eta ikuskizun handiak biltzen ditu, gazteentzako deskontu bereziekin. Gazte abonua eskuratzen ahal duzu 128 euroan (B eremua) edo 98 euroan (C eremua). Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute salmenta-aldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko deskontua… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Musika 

Pipiolas, belaunaldi berriko poparen ahots berezienetako bat

Tumatxa Gazteak Pipiolas bikoteak beste urrats garrantzitsu bat eman du bere ibilbidean: Live in Dallas agentziaren artisten zerrendara batu da. Albisteak berresten du 2022an sortu zen proiektuak gero eta presentzia handiagoa duela Espainiako pop eszenan. Taldea Adriana Ubanik eta Paula Reyesek osatzen dute. Hasieratik, melodia itsaskorrak, hitz zorrotzak eta estetika zaindua uztartu dituzte, pop garaikidea eta iruditeria bisuala modu berezian… Irakurri gehiago
1 2 3 … 25