Ice Spice (2023ko artista gazteak)

Isis Naija Gaston (Bronx, New York, 2000ko urtarrilaren 1a) mende berriarekin jaio zen, eta, ‘Ice Spice’ goitizenarekin, AEBko rap berriaren adierazle nagusietako bat da.

2021ean hasi zen rapeatzen, eta oso azkar hasi zen nabarmentzen, Bronxeko gazteen errealitatea deskribatzen duen estilo pertsonal bati eta haren testuei esker.

Bere “Munch (Feelin’ U)” kanta biral bihurtu zen eta publiko zabalarentzat ezagutarazi zuen artista hau, argiaren abiaduran abesten eta rapatzen duena.

Hurrengo urteetan oso gertutik jarraitu beharreko izar berria.

Erlazionatutako sarrerak