Liburuaren Eguna ospatzeko momentu aproposa 📚
Tumatxa Gazteak
📖 Gaur ospatzen da Liburuaren Munduko Eguna, UNESCOk 1988tik sustatzen dauan nazioarteko eguna, irakurketearen garrantzia aldarrikatzeko.
📚 Eta zer hobeto egun hau aprobetxetea Bizkaiko Foru Liburutegiak eskaintzen dauan guztia ezagutzeko? Bilboko Diputazio kalean, Aldundiaren Jauregiaren atzean, 300.000 liburu eta argitalpen baino gehiago daukaz zure zain.
🙌 Gainera, bertan aurkituko dozuz:
- material propioa daukien ikasketa gelak
- herritarrentzako doako zerbitzuak
- eta irakurtzeko zein ikasteko giro lasaia
✨ Irakurzaletasuna sustatzeko, ikasteko edo kultura plan lasai bat egiteko leku ezin hobea izan leiteke.
➡️ Oraindino liburutegiko txartelik ez badozu, begiratu gure profileko estekea eta jakin zelan eskatu.
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
