Iruñeko gazteendako lehiaketa literarioa martxan!
Tumatxa Gazteak
Idaztea gustuko baduzu, adi! Iruñeko Udalak abiatu du 2026ko XXXVI. Gazteendako Lehiaketa Literarioa, eta aurten ere gazteek aukera izanen dute poesian edo kontakizun laburretan beren talentua erakusteko.
Parte hartzen ahal dute 14 eta 18 urte arteko gazteek, baldin eta Iruñean erroldatuak badaude edo hirian ikasten ari badira. Lanak bidaltzeko epea apirilaren 17ra arte egonen da zabalik, eta dena letrajoven.pamplona.es webgunearen bidez egin beharko da.
Aurten bi berritasun nagusi izanen dira. Batetik, ez da onartuko Adimen Artifizialeko tresnarik erabiltzea testuak sortzeko; beraz, lana guztiz norberarena izan beharko da. Bertzetik, gaia ez da librea izanen.
Izan ere, Iruñeko Garapenerako Lankidetzako Udal Programak 30 urte betetzen ditu aurten, eta parte-hartzaileek honako gaia landu beharko dute: “Garapenerako nazioarteko lankidetza eta Hegoaldeko herrialdeen errealitatea”.
Epaimahaian Nafarroako GGKEen Koordinakundeko kideak izanen dira, aurkeztutako lanen ikuspegia eta kalitatea baloratzeko.
Aurreko edizioan 185 lan aurkeztu zituzten, gehienak emakume gazteenak, eta narrazio laburrak izan ziren nagusi.
Aurten guztira 24 sari banatuko dituzte. Irabazleek 300 euro eta bidezko merkataritzako saskiak jasoko dituzte.
Beraz, baduzu zer kontatua? Orduan, animatu eta bidali zure testua!
Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu
