Gazte Hitzak 2025 lehiaketa eta erakusketa

Gazte Hitzak 2025 lehiaketak bere bidea amaitu du aurten ere, eta dagoeneko ikusgai daude saritutako nanoipuin eta ipuinak, baita ID-ARTEko ikasleek egindako ilustrazio ikusgarriak ere.

88 nanoipuin (euskaraz 32) eta 13 ipuin (euskaraz 7) aurkeztu dira “Zaporeak” gaiarekin lotuta. Epaimahaiak —Xabier Olaso eta Dorleta Kortazar— kalitatea, originaltasuna eta gaiarekiko hurbilketa baloratu dituzte.

Saritutako lanak aurrez aurre ezagutu nahi? Zatoz erakusketa ibiltarira:

📍 Irailak 17-29: Pilar
📍 Irailak 30 – Urriak 9: Salburua
📍 Urriak 10-20: Zabalgana
📍 Azaroak 19 – Abenduak 19: LABE

📘 Katalogoa ere eskuragarri dago, PDF formatuan.

Gainera, ipuinen egileek 10 orduko mentoretza jaso dute euren testuak hobetzeko.

Lehiaketa hau Liburutegien Sareak eta Gazteria Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute, Laboral Kutxaren eta ID-ARTEren laguntzarekin.

Erlazionatutako sarrerak