2025ekoMmusika Nobedadeak Lehiaketak Musika Nafarroa 

Mirari Etxeberriak irabazi du Nafarroako 2025eko Pertsona Gaztearen Saria

Mirari Etxeberria (Andoain, 1998) 2025eko Pertsona Gaztea saria jaso du, musika klasikoaren munduan egindako ibilbideagatik.Txikitatik musikaz inguratuta bizi izan da, eta 2017an Iruñeko Gazte Orkestra (JOP) sortu zuen, 20 pertsonarekin hasi eta gaur egun 200 inguru dituen proiektua. Amsterdamen Orkestra Zuzendaritza ikasten denboraldi bat eman duen arren, JOPek aurrera jarraitu du. “Itzulera ikaragarria izan da”, dio, nahiz eta mezu argia… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa 

KLASK 2025: komiki gazteen sormena lehertu da! 🖍️📚

Hemen da KLASK fanzinea, deskargatzeko prest! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako Klask komiki gaztearen lehen lehiaketaren emaitza da, eta saritutako komikiez gain, lankidetzak, galderak eta baliabide interesgarriak ere jasotzen ditu. Lehiaketaren helburua argia da: gazteen sormenaren bidez hausnarketa kritikoa bultzatzea eta berdintasuna zein errespetua sustatzea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Hona hemen 2025eko sarituak:– Alicia Stefanova Manova (15 urte),… Irakurri gehiago
Formakuntza Gazteentzako baliabideak Lehiaketak 

#HiloTesis 2025: kontatu zure doktoretza-tesia sare sozialetan 🧵🔬

Zure doktoretza-tesia munduari erakutsi nahi diozu modu original eta ulergarrian? Hori da #HiloTesis lehiaketaren proposamena! CRUEk, RedDivulgak eta Ignacio Larramendi Fundazioak antolatuta, bosgarren edizioa jarri dute martxan. Nori zuzenduta dago?Doktorego-programetan matrikulatuta dauden ikertzaile gazteei edo azken 12 hilabeteetan tesia defendatu dutenei, CRUEko unibertsitate batekoak badira. Zer egin behar da?Zure ikerketa BlueSky sare sozialean hari (thread) formatuan azaldu: hizkera sinplea, bisuala… Irakurri gehiago
Formakuntza Lehiaketak Nafarroa Tumatxa! 

Laburmetraien lehiaketa: erakutsi zure talentua! (Nafarroa)

Zinema gustuko duzu eta istorioak kontatzea maite duzu? Nafarroako Filmotekak eta Europako Gazte Txartelak laburmetraien 2. lehiaketa jarri dute martxan. Aukera bikaina da zure sormena eta ikuspegia munduari erakusteko. Norentzat da?– 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat– Banaka edo taldean– Zuzendariak Europako Gazte Txartela eduki behar du Zer baldintza?– Iraupena: 1–10 minutu– Formatua: MP4 edo MOV, 1080p gutxienez– Edozein hizkuntzatan,… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika Tumatxa! 

Abian da VillaSoundBilbao jaialdia

VillaSoundBilbao lehiaketaren helburua da 16 eta 35 urte bitarteko musikarien lanak ezagutzera ematea. Edizio honetan 123 taldek eta bakarlarik eman dute izena, 87 talde Bizkaikoak dira; 20 talde Gipuzkoakoak; 10 Nafarroakoak eta 6 Arabakoak. Jaialdiko arduradunek 12 talde eta bakarlaria aukeratu dituzte lehiaketan parte hartzeko. Horiek martxoaren 21etik apirilaren 11ra bitarteko ostiral guztietan arituko dira VSB Festen, Bilborocken, 20:00etatik aurrera.… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika Tumatxa! 

Musikari gazteek dagoeneko eman dezakete izena “VILLASOUNDBILBAO”-ren V. edizioan

Bilboko Udalak “V. VillaSoundBilbao (VSB)” jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea. Interesdunek otsailaren 13ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock. Epaimahai batek Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta batek 4 kontzertuko bira bat egingo du… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa Sariak 

Nafarroako gazteak protagonista: 2024ko Gazte Sariak banatu dira

2024-12-9 Nafarroako Gazteriaren Institutuak banatu ditu 2024ko Gazte Sarien garaikurrak, gizartean eragin positiboa duten gazte eta elkarteak nabarmenduz. María Chivite lehendakariak mezu argia bidali zuen: “beirazko belaunaldia” ez da ahula, baizik eta sentsiblea, kritikoa eta konprometitua. 💬🔥 Sarituen artean dago Youssou Ndiaye, 15 urterekin Iruñera iritsitako gazte senegaldarra. Lanetik ateratzean beste gazte migratzaileei laguntzen die, bizi izan dituen egoerak partekatuz.… Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura 

Hizki Laburrak: Kontakizun laburren lehiaketa

Bosgarren urtez jarraian, Hizki Laburrak gazteentzako euskarazko kontakizun laburren lehiaketa antolatu dute Gasteizen. Euskararen erabilera literatur arloan sustatzea du helburu ekimenak. ,Gauekoak Gasteizko Gazteria zerbitzuko programak eta Izaskun Arrue Kulturguneak elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Testuan erabili beharreko hitza proposatzen dute antolatzaileek: “jakin-mina”. Gehienez mila hitzez osatutako kontakizuna bidali beharko dute parte-hartzaileek. Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean bukatuko da. Zazpi egun… Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak 

Durangaldeko GAZTEEN VIII. ARTE lehiaketa

Durangaldeko Gazteen VIII. ARTE lehiaketa antolatu du Durangoko Artisten Elkarteak. Bi modalitate izango du: pintura eta marrazketa. Gaia, berriz, librea izango da. Lan guztiek bat egin behar dute inklusioaren eta giza eskubideekiko errespetuaren printzipioekin, eta ez dute jaso behar diskriminazioa, arrazismoa, sexismoa, xenofobia, homofobia, transfobia edo beste edozein intolerantzia mota sustatzen duen edukirik. Parte-hartzaileek azaroaren 15etik abenduaren 1.era arte aurkez… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Lehiaketak 

Busturialdeko Enpresa Lehiaketa 2024

Enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen kultura ekintzailea sustatzea du helburu duen ekimena martxan jarri dute Bizkaian. Busturialdeko XI. Enpresa Ideia Lehiaketa hamaikagarren urtez jarraian bultzatu dute Bermeoko eta Gernika-Lumoko udaletako gazteria zerbitzuek eta Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta biltzen dituen Urremendi Landa Garapen Elkarteak, Bizkaiko… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 7