Komikia Lehiaketak Nafarroa 

KLASK 2025: komiki gazteen sormena lehertu da! 🖍️📚

Hemen da KLASK fanzinea, deskargatzeko prest! Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako Klask komiki gaztearen lehen lehiaketaren emaitza da, eta saritutako komikiez gain, lankidetzak, galderak eta baliabide interesgarriak ere jasotzen ditu. Lehiaketaren helburua argia da: gazteen sormenaren bidez hausnarketa kritikoa bultzatzea eta berdintasuna zein errespetua sustatzea, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Hona hemen 2025eko sarituak:– Alicia Stefanova Manova (15 urte),… Irakurri gehiago
Formakuntza Ikastaroa 

TIC Katalogo berria: prestatu zaitez etorkizun digitalerako!

💻🚀 Albiste ona! Garantía Juvenil programak TIC ikastaroen katalogo berria kaleratu du 2025ean, eta aukera pila dakartza teknologia arloko lanbideetan trebatzeko. Katalogoa Garantía Juvenilen izena emanda dauden gazteei zuzenduta dago, eta ikastaroak, oro har, doakoak dira. Zer aurkituko duzu?Espainiako 17 erkidegoetan (Ceuta eta Melilla barne) eskaintzen diren formakuntza ekintzak, baita estatu mailakoak ere. Probintziaz probintzia bilatu daitezke, zure ondoan zer… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Gazteria Hizkuntza-Kluba Gasteizen

Hizkuntzak praktikatzeko aukera aparta dute gazte gasteiztarrek. Hizkuntza-Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea da. Udalaren ekimenez sortu da eta Gazte Informazio Bulegoan dago. Bertan ez da jorratzen gramatikarik, ezta ariketarik egin ere, helburua hitz-jariotasuna lantzea baita. Bertan parte hartzeko, 16 eta 35 urte bitartean izan behar duzu, eta aukeratutako hizkuntzan hitz… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Ikastaroa Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Babesguneak sortzen: ikasi nola zaindu haurrak eta gazteak aisialdian 🛡️

Haur eta nerabeekin lan egiten baduzu (edo horretan hasteko gogoa baduzu), hau interesatuko zaizu. Aisialdiko ingurune seguruak sortzea izeneko online ikastaroak tresnak emango dizkizu indarkeriaren aurrean babesguneak eraikitzeko eta “tratu ona” zure eguneroko jardueretan txertatzeko. Ikastaroa %100 online da, zure erritmoan egiteko modukoa, ordutegirik gabe. 2025 osoan egongo da eskuragarri (eta agian 2026 hasierara arte luzatuko dute). Eduki teoriko-praktikoak ditu,… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Udaberriko ikastaroak Donostiako Kontadores zentroan

Martxoaren 11tik aurrera egingo dira Donostiako Kontadores zentroan gazteei zuzendutako udaberriko ikastaroak. 85 plaza eskainiko dituzte guztira eta izena emateko epea otsailaren 21etik dago zabalik. Honako hauek dira laborategiak: –Dancehall: Asteartetan, 18:30-20:00 (martxoaren 11tik ekainaren 17ra)  dinamizatzailea: Andrea Vitoria. –Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia Ostiraletan, 17:30-20:00 (martxoaren 14tik ekainaren 6ra)  dinamizatzailea: Jone Zubizarreta. –Ziklikoak gara: Hilekoaren zikloa ezagutzen: Martxoaren… Irakurri gehiago
Aisialdia Ikastaroa Nafarroa 

Loraldiak gazteei zuzenduta kultur sormen-egonaldia aurkeztu du

Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkezten du, 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur-proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko du, tutoretza profesionalarekin. Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Sormen egonaldiak parte-hartzaileei beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste… Irakurri gehiago
Arte Ikastaroa Komikia Literatura 

Idazketa Tailerra Donostian

Udazken honetan, idazketa tailerra antolatu dute Donostiako Kontadores Gazte Zentroan. Tailerra bi espezialitate izango ditu: komikia eta idazketa sortzailea. ‘Hitza ematen dizut’ idazketa sortzailea eta interpretazioa lantzeko tailerra da: sorkuntza-espazio bat. Bertan, ahotsa eta hitzak esploratuko ditugu, ahozko narrazioaren bidez eta hainbat testu eta poema eszenaratuz. Komikigintza tailerrean, berriz, marrazketa teknikak ikasiko dituzte parte-hartzaileek. Saioetan zehar, narrazio grafikoaren oinarriak finkatzeko… Irakurri gehiago
Ikastaroa Komikia 

Komiki digitala (Gauekoak)

Eskuz egindako marrazkiak digitalera pasatzea oso dibertigarria izan daiteke. Inoiz horrelakorik egitea pentsatu baduzu, ikastaro interesgarria antolatu dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan.  Paula Estevez artistak marrazkilari zein ilustratzaileei zuzendutako tailer honetan euskarri digitaletan lan egiteko lehenengo urratsak azalduko dituzte. Noizbait zure eskuz egindako marrazkiak digitalera pasatzea kosta egin zaizu? Paperean egiten duzu lan eta euskarri digitalera pasatzea nahiko zenuke? Paula Estevez artistak marrazkilari zein ilustratzaileei zuzendutako… Irakurri gehiago
Ikastaroa 

Street Scape (Gauekoak)

Antzara-jokoak ezkutuko sinbologia du zer begiratu dakitenentzat. Tenplarioek XII.mendean sortu zuten kriptografia-mapa gisa, eta taulako laukitxoak Donejakue bideko puntu garrantzitsuekin bat datoz.Gutxi ezagutzen den elezahar batek erromes misteriotsu bati buruz hitz egiten du. Berak, Baionako Bidearen taula zifratua osatu zuen, Euskal Herritik zati batean igarotzen den Bidearen ibilbide alternatiboa. Baina ez da inoiz haren existentziaren frogarik aurkitu.Baina… duela gutxi, taula… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 7