TIC Katalogo berria: prestatu zaitez etorkizun digitalerako!

💻🚀

Albiste ona! Garantía Juvenil programak TIC ikastaroen katalogo berria kaleratu du 2025ean, eta aukera pila dakartza teknologia arloko lanbideetan trebatzeko. Katalogoa Garantía Juvenilen izena emanda dauden gazteei zuzenduta dago, eta ikastaroak, oro har, doakoak dira.

Zer aurkituko duzu?
Espainiako 17 erkidegoetan (Ceuta eta Melilla barne) eskaintzen diren formakuntza ekintzak, baita estatu mailakoak ere. Probintziaz probintzia bilatu daitezke, zure ondoan zer dagoen ikusteko.

Arlo nagusiak:
– Adimen Artifiziala (IA)
– Programazioa eta Garapena
– Zibersegurtasuna
– Marketing Digitala eta E-commerce
– Data Analytics eta Big Data
– Oinarrizko eta maila aurreratuko gaitasun digitalak
– Errealitate Birtuala eta Areagotua

Helburua argia da: arrakala digitala murriztea eta lanbide digital berrietarako prestakuntza ematea.

Ikastaroak FSE+ funts europarrek kofinantzatzen dituzte, eta horregatik ez dute kosturik gazteentzat.

Momentua da zure etorkizun profesionala bideratzeko. Begiratu katalogoa, aukeratu ikastaroa eta eman salto digitalera!

Erlazionatutako sarrerak