Gazteentzako baliabideak Gitarra Ikastaroa Musika 

Gitarrak grabatzeko ikastaroa

Gitarrak etxean grabatu nahi dituzue eta ez dakizu nola egiten den? Horretarako ikastaro berezia antolatu dute Donostia Kulturakoek. Gorka Urra gitarristak emango du ikastaroa. HOME Studio estandar batetik abiatuta, gitarra akustikoen eta elektrikoen grabazioan kontuan hartu beharreko beharrezko ezagutzak eta faktoreak irakatsiko ditu. Ehuneko 10eko deskontua izan dezakezu matrikulan Donostia Kulturako txartela eskuratzen baduzu. Non: Egia Kultur Etxea Noiz: azaroak… Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

K-pop ikastaroa (Gasteiz)

K-pop Koreako Koreografiei buruzko ikastaroa antolatu dute Gasteizen, Xtraclub programaren baitan. Inskripzioa on-line egin behar duzu, Udalaren web orriaren bidez. Non: Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz). Noiz: Urriak 2, 9, 16 eta 23 (Igandeak). Ordutegia: 18.00-20.00. Norentzat: 12-18 urte. Irakurri gehiago
Hemeroteka Komikia 

Komiki tailerra (Gasteiz, Xtraclub)

Gasteizeko Xtraclub programaren baitan aurtengo udazkenerako antolatu dituzten tailerren artean, asko gustatu zaigu honako hau: Komiki ikastaroa. Beti bezala, on-line egin behar duzu inskripzioa. Anima zaitez! Non: Salburua Gizarte Etxea (Gasteiz). Noiz: Azaroak 6,13, 20 eta 27 (igandeak), 18:00-20:00. Irakurri gehiago
Dantza Dantza Hemeroteka Ikastaroa 

Lindy Hop hastapen tailerra (Gauekoak, Gasteiz)

Lindy Hop dantzara hurbiltzeko tailerra eskainiko dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan. Inskripzioa on-line egin daiteke Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzaileek estilo horren erritmoak, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta oinarrizko irudiak ikasiko dituzte. Amaitzeko, ordu beteko dantza soziala egingo dute jam formatuko zuzeneko musikarekin, Non: Landatxo gizarte-etxean. Noiz: Irailak 30. Ordutegia: 17:30 etatik 20:30 etara eta 20:30etatik 22:00etara. Irakurri gehiago
Ikastaroa Musika Musika Eletronikoa Tumatxa! 

Musika esperimental eta soinu-arte tailerra (Azkuna Zentroa)

Soinu-esperimentazio musikalaren mugimendu eta ordezkaririk garrantzitsuenak ezagutzeko aukera ematen du Bilboko Azkuna Zentroak, eta soinuarekin eta haren pertzepzioarekin plastikoki esperimentatzeko.M Horretarako, tailer hau antolatu dute, musika esperimentalaren eta soinu-artearen Hotsetan programaren baitan. Oraingoan, Jonathan García Lana ‘Tunipanea’, Iker Ruiz de Apodaka ‘Judy’ eta Oier Iruretagoiena izango dituzte gonbidatu. Soinua denbora errealean grabatzeko eta editatzeko tresnei buruz jardungo dute, besteak beste.… Irakurri gehiago
Arte Hemeroteka Ikastaroa 

Irudi disidenteei buruzko tailerra (Azkuna Zentroa)

Macarena Recuerda Shepherd artistak ‘Cosa. Intervenir un cuerpo’ tailerra emango du Bilboko Azkuna Zentroan. Sorkuntzari laguntzeko 2022ko Babestu programako artista egoiliarra da eta Maia Villot artistarekin batera emango du ikastaroa. “COSA. Intervenir un cuerpo” irudi disidenteei buruzko ikerketa bat da, gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi nahi duena, aztergai bilakatuta. Sorkuntza prozesuan erabilitako praktika artistikoak partekatuko ditu parte-hartzaileekin gorputz normatiboaren irudiarekin hautsi… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Hemeroteka Ikastaroa Tumatxa! 

Aisialdirako begirale eta dinamizatzaile ikastaroak

Aisialdi arloan lan egin nahi duzu? Horretarako aukera ematen dizute Gaztetxo Hezkuntza Mugimenduak 2022-23ko antolatu dituen ikastaroek. Bi diploma eskura ditzakezu: Aisialdirako Zuzendaria, eta Aisialdirako Gizarte eta Kultura Dinamizatzailea. Ikasleek 21 urte izan behar dituzte 2023ko ekainaren 30erako eta formakuntza urritik maiatzera bitarteko asteburuetan egingo da. Prezioa: 350 €. Matrikularen ezeztatzeak: Irailaren 23ra arte, %50. Irailaren 23tik 26ra, %25). Irailaren… Irakurri gehiago
Musika Eletronikoa 

Musika esperimental ikastaroa, Dj Amsiarekin (Azkuna Zentroa)

Musika elektronikoari buruzko tailer interesgarri honetan, tarifa murriztua  ordaintzen dute 30 urtetik beherako gazteek (Az txartela edukiz gero). Ikastaroa Bilboko Azkuna Zentroan izango da, azaroaren 16 eta 17 egunetan. Dj Amsia izango da irakaslea, euskal musika esperimentalaren figura esanguratsu eta ezezaguna. “Música electrónica, silico y ruido” tailer teoriko-praktikoan, DJ Amsiak sintetizadorea protagonista duen musika elektronikoaren historia asmatua errepasatzea proposatzen du: jatorria,… Irakurri gehiago
1 … 4 5 6 7