Bizkaia Ekologia Gazteentzako baliabideak 

BiziPark sareak aparkaleku berriak ireki ditu Santurtzin eta Getxon

Bizikletaz mugitzen bazara, albiste ona dago: Bizkaiko Foru Aldundiak BiziPark sareko gune berriak ireki ditu **Santurtzi**n eta **Getxo**n. BiziPark zerbitzuak bizikletentzako aparkaleku seguruak eskaintzen ditu, mugikortasun iraunkorra sustatzeko helburuarekin. Gainera, erabiltzaileek bizikletak konpontzeko eta mantentzeko BiziPuntuak ere aurkituko dituzte. Aparkaleku hauek segurtasun neurri bereziak dituzte: 🚲 Sarbide kontrola 💡 Barne argiztapen iraunkorra 🛡️ Segurtasun kutxatilak 📹 Udaltzaingoarekin konektatutako kamerak Helburua… Irakurri gehiago
Bizkaia Feminismoa Gazteentzako baliabideak 

Gazte Eraldatzaileak: Gazte Eraldatzaileak: ikuspegi feminista lantzeko prestakuntza Bilbon

Tumatxa Gazteak 📣 Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak martxan jarri dau Gazte Eraldatzaileak prestakuntza ibilbidea, gazte alkarteetako boluntarioei tresna barriak eskaintzeko. 🌟 Helburua argia da: erakundeetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzen ikastea, modu praktiko eta kolektiboan. 🙌 Programa guztiz doakoa izango da, eta hiru saio egingo dira Bilbon: 📅 Maiatzak 5 📅 Maiatzak 19 📅 Ekainak 2 ⏰ 18:00etatik 20:00etara Ibilbidean zehar… Irakurri gehiago
Bizkaia 

Ama Lurrak ekintzea eskatzen deusku 🌍

  Tumatxa Gazteak 🌍 Gure planetak argi dauka: ekintzara pasetako momentua da. Ozeanoak plastikoz beteten ari dira, klima gero eta muturrekoagoa da, eta bero boladek, suteek edo uholdeek milioika pertsonari eragiten deutse mundu osoan. 🌻 Eguazten honetan, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta data honek gogorarazoten deusku beharrezkoa dala pertsonentzat zein planetarentzat bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango dan… Irakurri gehiago
Bizkaia 

Errentearen inguruko zalantzak? Hemen argitzeko aukerea

Tumatxa Gazteak Errentearen inguruan zalantzak badaukaz, adi! GAZ Emantzipaziorako Zerbitzuak “Errentari buruzko guztia, zalantzak argitzen” online hitzaldia antolatu dau, 16 eta 36 urte bitarteko gazteentzat. 💻 Saio digitalean errentearen inguruko hainbat kontu argituko dira, modu erraz eta praktikoan. Bizkaiko hitzordua apirilaren 28an izango da, 17:30etik 19:00etara. 🌟 Errentea lehen aldiz egin behar badozu edo zalantzak badaukaz, lagungarria izan leiteke zuretzat.… Irakurri gehiago
Arte Bekak Bizkaia 

Arte plastiko eta ikusizko arteetarako bekak zabalik dagoz Bizkaian

Tumatxa Gazteak 🎨 Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Arte Plastiko eta Ikusizko Arteen Bekak martxan jarri dauz, arte munduan dabizen gazte eta kolektiboentzat aukera ederra eskainiz. Bekak 1991 eta 2008 artean jaiotako pertsonentzat eta kolektibo artistikoentzat dira. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arte arloko prestakuntza sendoa izatea, Bizkaian bizitzea eta gorabidean dagoan ibilbide artistikoa edukitzea. 🖼️ Hautatutako proiektuak 2026ko… Irakurri gehiago
Bekak Bizkaia Lana eta enprenditzaileak 

Bizkaiko Foru Aldundiak Europari buruzko ikasketetarako bekak eskaini ditu

Europar Batasunarekin lotutako ikasketetan espezializatu nahi baduzu, adi: Bizkaiko Foru Aldundiak 2026-2027 ikasturterako bekak jarri ditu martxan. Bekak Ekonomia, Zuzenbidea, ADE, Zientzia Politikoak edo Soziologia bezalako graduak dituzten gazteei zuzenduta daude, besteak beste. Helburua da Europa mailako prestakuntza espezializatua egiteko laguntza ematea. Ikasketak Belgikako College of Europeen edo Europako beste unibertsitate ospetsu batzuetan egin ahal izanen dira. Laguntzak honako hauek… Irakurri gehiago
Bizkaia Literatura 

Liburuaren Eguna ospatzeko momentu aproposa 📚

Tumatxa Gazteak 📖 Gaur ospatzen da Liburuaren Munduko Eguna, UNESCOk 1988tik sustatzen dauan nazioarteko eguna, irakurketearen garrantzia aldarrikatzeko. 📚 Eta zer hobeto egun hau aprobetxetea Bizkaiko Foru Liburutegiak eskaintzen dauan guztia ezagutzeko? Bilboko Diputazio kalean, Aldundiaren Jauregiaren atzean, 300.000 liburu eta argitalpen baino gehiago daukaz zure zain. 🙌 Gainera, bertan aurkituko dozuz: material propioa daukien ikasketa gelak herritarrentzako doako zerbitzuak… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak 

Gaur Gazte Informazioaren Europako Eguna da

Tumatxa Gazteak Gaur, apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzen da, eta egun honek gogorarazten du gazteek informazio argia, fidagarria eta eskuragarria izatea zein garrantzitsua den. Ikasketak, lana, bekak, bidaiak, etxebizitza edo aisialdiko planak… askotan ez da erraza jakitea non bilatu informazioa. Horregatik daude gazte informazio zerbitzuak: gazteei orientazioa eta laguntza emateko. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak Gazteen Informazio Zerbitzuen (GIZ)… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak 

Nekazaritza eta abeltzaintza arloan praktikak egiteko bekak

Tumatxa Gazteak 👩‍🌾 Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritza eta abeltzaintza arloko prestakuntza praktikorako bekak eskaini dauz, sektorean esperientzia hartu gura daben gazteentzat. 🌱 Bekei esker, honako arlo honeetan trebatzeko aukerea izango dozu: 🍇 Mahastizaintzea eta enologia 🌿 Landare osasuna 🔬 Animalien osasun laborategiko analisiak 💶 Beka bakotxak 1.200 euroko hileko laguntzea izango dau. 🚜 Nekazaritza, laborategia edo ingurune naturalagaz lotutako lanetan… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Integrazioa 

Azken egunak bakardadearen aurkako laguntzak eskatzeko 🕸️

Tumatxa Gazteak 📣 Azkar ibili! Azken egunak dira 2026ko Ekintza Komunitariorako eta Bakardadearen Prebentziorako Programako dirulaguntzak eskatzeko. 🫂 Bizkaiko Foru Aldundiako Enplegu, Gizarte Kohesio eta Bardintasun Sailak sustatutako laguntza honeek Bizkaisare 2030 estrategiaren barruan kokatzen dira, komunitate sareak indartzeko eta gizarte ehuna sendotzeko helburuz. Dirulaguntzek hiru modalitate daukiez: 1️⃣ Ekintza komunitarioa eta bakardadearen prebentzinoa sustatzeko proiektu espezifikoak. 2️⃣ Lehentasunezko kolektiboetan… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5