Bizkaia Integrazioa 

“Emakumeek argi ikusten dute” argazki erakusketea heldu da Deustura

Tumatxa Gazteak 📸 Munduko Begiak fundazinoak “Emakumeek argi ikusten dute” izeneko argazki erakusketea ekarri dau Bilbora, Fatoumata Diabaté argazkilari maliarraren lan ikusgarriak erakutsiz. Erakusketea Deustuko Unibertsitateko klaustroetako batean bisitau ahal izango da maiatzaren 24ra arte. 🌍 Argazkiek Moptiko (Mali) emakumeen egunerokoa erakusten dabe. Han, emakumeak dira landa ekonomiaren oinarria, eta aldi berean, komunitateko zaintza eta begien osasunaren erreferente bihurtzen dira.… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak 

“Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldia helduko da Mungialdera

Tumatxa Gazteak 📣 Bihar, maiatzak 14, Mungialdeko gazteek orientazinoa, formakuntzea eta lan aukerak leku berean aurkitzeko aukerea izango dabe “Zure etorkizuna eraikitzen” jardunaldian. ✨ Topaketea Olalde Aretoan egingo da, 09:00etatik 14:00etara, eta zure etorkizuna argitzen hasteko aukera ederra izan leiteke. ✔️ Orientazino gunea egongo da formakuntzeari, matrikula epeei, zerbitzuei edo hitzorduei buruzko informazinoa jasoteko. ✔️ Gainera, hainbat enpresagaz harremanetan jarteko… Irakurri gehiago
Bizkaia Lana eta enprenditzaileak 

Ikasi elikagaiak manipulatzen Ezkerraldean 🍴

Tumatxa Gazteak 👩‍🍳 30 urtetik beherakoa bazara eta Ezkerraldean bizi bazara, adi plan honeri. Ezkerraldea Gaztedik elikagaien manipulazino ikastaroa antolatu dau, arrisku altuko elikagaiak eta alergenoak lantzeko prestakuntzeagaz. 📍 Ikastaroa maiatzaren 15ean, barikuan, egingo da Sestaoko Gaztegunean, 16:00etatik 20:00etara. 💡 Ostalaritza, merkataritza edo elikaduragaz lotutako lanetan ibili gura badozu, prestakuntza hau oso erabilgarria izan leiteke zuretzat. 🙌 Parte hartzea doakoa… Irakurri gehiago
Bizkaia LGTBI+ 

Ikusgai, libre eta beldur barik 🏳️‍🌈

Tumatxa Gazteak 🏳️‍🌈 Domeka honetan, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazo dau pertsona guztiek askatasunez eta beldur barik bizitzeko eskubidea daukiela, euren sexu orientazinoa edo genero identitatea edozein dala be. 📢 Oraindino beharrezkoa dan borroka hau babesteko asmoz, Aldundiak kanpaina barri bat aurkeztu dau, Ekain Perrino eta Miren Moreira gazteen parte-hartzeagaz. 🗣️… Irakurri gehiago
Bidaiak Bizkaia Gazteentzako baliabideak Planak 

Europa ezagutzeko eta atzerrira joateko gogoz? 🌍

🌍 Tumatxa Gazteak 🇪🇺 Zapatu honetan, maiatzaren 9an, Europako Eguna ospatuko da Europar Batasun osoan. ✈️ Atzerrira joatea buruan badabilizu, hizkuntzak ikasi, jende barria ezagutu edo beste herrialde bateko bizimodua deskubritu gura badozu, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako “Mugikortasun Gida Europar Batasunean 2026” lagungarri ederra izan leiteke zuretzat. 📚 Gidak informazino praktikoa eskaintzen dau Europako herrialde batera joateko lehen pausuak emoteko:… Irakurri gehiago
Bizkaia Lana eta enprenditzaileak 

Zure ideia sortzailea badaukazu, hau izan leiteke zure aukerea

Tumatxa Gazteak 💡 Negozio baterako ideia sortzaile bat buruan bueltaka badabilizu eta bultzada bat behar badozu martxan jarteko edo sendotzeko, adi deialdi honeri. 🚀 Laguntza honegaz aukera izango dozu: ✔️ Enpresa sortzaile bat martxan jarteko eta zure proiekturik ausartenari bizia emoteko. ✔️ Dagoeneko martxan dagoan negozioari buelta barri bat emoteko, lehiakortasuna hobetzeko proiektuak garatuz. ✔️ Zure produktu sortzaileak nazioartera zabaltzeko… Irakurri gehiago
Bizkaia Ikastaroa Lana eta enprenditzaileak 

Abeltzaintza arloan trebatzeko bekak Derion 🐄

Tumatxa Gazteak 🔬 Bizkaiko Foru Aldundiako Abeltzaintza Zerbitzuak prestakuntza praktikorako bekak eskaini dauz, Derioko Abereen Osasun Laborategian esperientzia hartzeko. 🐄 Bekei esker, parte-hartzaileek trebakuntza praktikoa, esperimentazinoa eta analisi serologikoak egiteko aukerea izango dabe, animalien osasunaren arloan zuzenean lan eginez. 💶 Beka bakotxak 1.200 euroko hileko laguntzea izango dau. 🌱 Zientzia, albaitaritza edo laborategiko lanetan interesa badaukazu, aukera ona izan leiteke… Irakurri gehiago
Bizkaia Integrazioa 

Ospatu Europako boluntarioen urteurrena Bilbon

Tumatxa Gazteak 🎂 Aurten Europako Boluntarioen 30. urteurrena eta Europako Elkartasun Kidegoaren 10 urteak ospatzen dira, eta horren harira topaketa berezi bat egingo da Bilbon. 💬 18 eta 30 urte bitartean badaukaz eta boluntariotzan parte hartzea gustauko litzaizuke, jardunaldi hau aukera bikaina izan leiteke informazinoa jasoteko eta zalantzak argitzeko. 🙌 Gainera, Europan boluntario ibili diran gazteak ezagutzeko aukerea izango dozu,… Irakurri gehiago
Aisialdia Bizkaia 

“Udaberri Beltza” heldu da Bizkaiko Foru Liburutegira 📚

Tumatxa Gazteak 🕵️‍♀️ Nobela baltza, krimena eta misterio istorioak gustetan bajatzu, adi! Bizkaiko Foru Liburutegiak “Udaberri Beltza” hitzaldi zikloa antolatu dau maiatzeko martitzen guztietarako. 📍 Saio guztiak Liburutegiko Prentsa Aretoan egingo dira, 18:30etik 20:00etara. Hona hemen egitaraua: ✅ Maiatzak 5 – “Estatu Batuetatik Euskadira: zinema genero baltza”, María Eugenia Salaverrigaz (gaztelaniaz). ✅ Maiatzak 12 – “Heriotza eta hilketea eleberri baltzean”,… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Integrazioa 

Erlijioa eta feminismoa batera joan leitekez? Zatoz hausnartzera

Tumatxa Gazteak 💬 Feminismoa eta erlijinoa bateragarriak dirala uste dozu? Edo kontrajarrita dagozala? Gai horren inguruan berba egiteko eta ikuspuntu barriak entzuteko topaketea antolatu dabe gazteentzat. 🌟 Jarduerea doakoa izango da eta 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 🗣️ Saioan, hainbat erlijino feministatik zelan bizi, berrinterpretau edo zalantzan jarri izan diran aztertuko da. Esperientziak, kontraesanak eta erresistentziak izango… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5