Nekazaritza eta abeltzaintza arloan praktikak egiteko bekak

Tumatxa Gazteak

👩‍🌾 Bizkaiko Foru Aldundiak nekazaritza eta abeltzaintza arloko prestakuntza praktikorako bekak eskaini dauz, sektorean esperientzia hartu gura daben gazteentzat.

🌱 Bekei esker, honako arlo honeetan trebatzeko aukerea izango dozu:

🍇 Mahastizaintzea eta enologia
🌿 Landare osasuna
🔬 Animalien osasun laborategiko analisiak

💶 Beka bakotxak 1.200 euroko hileko laguntzea izango dau.

🚜 Nekazaritza, laborategia edo ingurune naturalagaz lotutako lanetan interesa badaukazu, aukera ona izan leiteke esperientzia profesionala irabazteko eta sektorea barrutik ezagutzeko.

⏳ Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 23an, eguenean, amaituko da.

➡️ Begiratu baldintzak eta emon izena gure profileko estekearen bidez.

Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak

 

Erlazionatutako sarrerak