Gazte Eraldatzaileak: Gazte Eraldatzaileak: ikuspegi feminista lantzeko prestakuntza Bilbon
Tumatxa Gazteak
📣 Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak martxan jarri dau Gazte Eraldatzaileak prestakuntza ibilbidea, gazte alkarteetako boluntarioei tresna barriak eskaintzeko.
🌟 Helburua argia da: erakundeetan ikuspegi feminista eta intersekzionala txertatzen ikastea, modu praktiko eta kolektiboan.
🙌 Programa guztiz doakoa izango da, eta hiru saio egingo dira Bilbon:
📅 Maiatzak 5
📅 Maiatzak 19
📅 Ekainak 2
⏰ 18:00etatik 20:00etara
Ibilbidean zehar honako gaiak landuko dira:
1️⃣ Marko teorikoa eta intersekzionalitatea
2️⃣ Autodiagnostiko feministea alkarteetan
3️⃣ Erakundeetan ibilbide feministak diseinetan
✨ Prestakuntzea udaren ostean egingo dan talde esperientzia bategaz amaituko da.
💬 Gazte alkarte batean bazabilz edo gai honeek interesetan bajatzu, aukera polita izan leiteke ikasteko, hausnartzeko eta sareak egiteko.
➡️ Animau eta emon pausoa!
Informazio gehiago:
Bizkaia Gazteak
