Gaur Gazte Informazioaren Europako Eguna da

Tumatxa Gazteak

Gaur, apirilak 17, Gazte Informazioaren Europako Eguna ospatzen da, eta egun honek gogorarazten du gazteek informazio argia, fidagarria eta eskuragarria izatea zein garrantzitsua den.

Ikasketak, lana, bekak, bidaiak, etxebizitza edo aisialdiko planak… askotan ez da erraza jakitea non bilatu informazioa. Horregatik daude gazte informazio zerbitzuak: gazteei orientazioa eta laguntza emateko.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak Gazteen Informazio Zerbitzuen (GIZ) mapa interaktiboa eskaintzen du. Bertan, zure etxetik gertuen dagoen informazio-gunea aurkitu ahal izanen duzu, ordutegiak, telefonoak eta kontakturako datuak erraz kontsultatzeko.

🗺️ Gertuen duzun gazte informazio bulegoa bilatu
ℹ️ Bekei, ikasketei, lanari edo gazte-programari buruzko informazioa jaso
📍 Zure herriko zerbitzuak ezagutu

Gazte informazio zerbitzuak askotan ez dira oso ezagunak, baina laguntza handia izan daitezke etorkizuneko erabakiak hartzeko 💡

Erlazionatutako sarrerak