Ama Lurrak ekintzea eskatzen deusku 🌍
Tumatxa Gazteak
🌍 Gure planetak argi dauka: ekintzara pasetako momentua da. Ozeanoak plastikoz beteten ari dira, klima gero eta muturrekoagoa da, eta bero boladek, suteek edo uholdeek milioika pertsonari eragiten deutse mundu osoan.
🌻 Eguazten honetan, apirilak 22, Ama Lurraren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta data honek gogorarazoten deusku beharrezkoa dala pertsonentzat zein planetarentzat bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango dan eredua eraikitzea.
💚 Klima aldaketearen aurkako borrokeak guztion konpromisoa behar dau, eta gazteek zeresan handia daukie etorkizun hori eraikitzen.
♻️ Kontsumo arduratsua, mugikortasun jasangarria, birziklapena edo eguneroko ohitura txikiak aldatzea be pausu garrantzitsuak izan leitekez.
✨ Bizkaiko gazte guztien indarra beharrezkoa izango da etorkizun berdeago, garbiago eta bizigarriago bat bermatzeko, gaur egungo belaunaldientzat zein etorriko diranentzat.
