Aisialdia Bizkaia 

Gazterrorifiko: beldurrezko pasabidea Sestaoko Gaztegunean

Tumatxa Gazteak Halloween ospatzeko, Gazterrorifiko beldurrezko pasabidea antolatu du berriz Sestaoko Gazteguneak. Urriaren 30ean eta 31n izango da, eta bertan gazteok aukera izango dugu beldurrezko esperientzia honetan murgiltzeko. Iazko arrakastaren ondoren, ekimenak bigarren edizioa izango du. Gazteguneko langileek, Gaztelekuko Antzerki Taldeko aktoreek, erabiltzaile batzuek eta Txamuskina Sestaoko enpresak elkarrekin prestatutako pasabidean, instalazioak eroetxe beldurgarri bihurtuko dituzte. Ostiralean, urriaren 30ean, 16:30etik… Irakurri gehiago
Bizkaia Ikastaroa 

Zeinu-hizkuntza ikasi gura dozu? Ezkerraldean badaukazu aukera! 🤟

Tumatxa Gazteak 16 eta 30 urte bitartekoa bazara eta zeinu-hizkuntzan komunikatzen ikasi gura badozu, adi Bizkaia Gazteak Ezkerraldeak antolatutako A1+A2 mailako Zeinu-Hizkuntza ikastaroari. Prestakuntzea online egingo da, irailaren 28tik urtarrilaren 21era, eta doakoa izango da. Parte hartzeko 20 euroko fidantzea itxi beharko da. Ikastaroan zehar zeinu-hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dozuz, eguneroko egoeretan komunikatzeko tresnak eta baliabideak barne. Izena emoteko epea… Irakurri gehiago
Aisialdia Bizkaia 

Asteburu honetan naturara ihes egiteko planik? 🌿

Tumatxa Gazteak 🌳 Domeka honetan, maiatzak 24, Europako Natura Parkeen Eguna ospatzen da. Egun horregaz gogoratzen da 1909ko maiatzaren 24an, Suedian, Europako lehenengo parke naturalak izendatu zirela. ⛰️ Hiriko zaratatik apur bat aldendu eta naturagaz konektau gura badozu, Bizkaiak sekulako txoko naturalak daukaz zure zain. Besteak beste, Gorbeia, Urkiola eta Armañon bisitetako aukerea daukazu. 🥾 Mendi ibilaldiak, aire garbia, paisaia… Irakurri gehiago
Berdintasuna Bizkaia Gazteentzako baliabideak Integrazioa 

Ez galdu Mugire Txokoko bigarren gazte topaketea!

Tumatxa Gazteak 📣 Bizkaia Gazteak Mungialdea programaren eta “Zure Etorkizuna Eraikitzen” proiektuaren barruan, bigarren gazte topaketea egingo dabe datorren maiatzaren 26an, asteartean, Mugire Txokoan. ℹ️ Bertan, Mungialdeko atzerritar gazteentzat interesgarriak izan leitekezan hainbat gai jorratuko dira: baimenak erregularizetea, ikasketa tituluen homologazinoa eta EPAk eskaintzen dauzan hezkuntza zerbitzuak, besteak beste. 🌟 Aukera ederra izango da zalantzak argitzeko, orientazinoa jasotzeko eta zure… Irakurri gehiago
Bizkaia Integrazioa 

“Emakumeek argi ikusten dute” argazki erakusketea heldu da Deustura

Tumatxa Gazteak 📸 Munduko Begiak fundazinoak “Emakumeek argi ikusten dute” izeneko argazki erakusketea ekarri dau Bilbora, Fatoumata Diabaté argazkilari maliarraren lan ikusgarriak erakutsiz. Erakusketea Deustuko Unibertsitateko klaustroetako batean bisitau ahal izango da maiatzaren 24ra arte. 🌍 Argazkiek Moptiko (Mali) emakumeen egunerokoa erakusten dabe. Han, emakumeak dira landa ekonomiaren oinarria, eta aldi berean, komunitateko zaintza eta begien osasunaren erreferente bihurtzen dira.… Irakurri gehiago
Bizkaia 

Errentearen inguruko zalantzak? Hemen argitzeko aukerea

Tumatxa Gazteak Errentearen inguruan zalantzak badaukaz, adi! GAZ Emantzipaziorako Zerbitzuak “Errentari buruzko guztia, zalantzak argitzen” online hitzaldia antolatu dau, 16 eta 36 urte bitarteko gazteentzat. 💻 Saio digitalean errentearen inguruko hainbat kontu argituko dira, modu erraz eta praktikoan. Bizkaiko hitzordua apirilaren 28an izango da, 17:30etik 19:00etara. 🌟 Errentea lehen aldiz egin behar badozu edo zalantzak badaukaz, lagungarria izan leiteke zuretzat.… Irakurri gehiago
Arte Bekak Bizkaia 

Arte plastiko eta ikusizko arteetarako bekak zabalik dagoz Bizkaian

Tumatxa Gazteak 🎨 Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Arte Plastiko eta Ikusizko Arteen Bekak martxan jarri dauz, arte munduan dabizen gazte eta kolektiboentzat aukera ederra eskainiz. Bekak 1991 eta 2008 artean jaiotako pertsonentzat eta kolektibo artistikoentzat dira. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arte arloko prestakuntza sendoa izatea, Bizkaian bizitzea eta gorabidean dagoan ibilbide artistikoa edukitzea. 🖼️ Hautatutako proiektuak 2026ko… Irakurri gehiago