Hemeroteka 

Elektronika ibiltari ikastaroa. Donostia. 2022/5/14-15

Musika elektronikoaren mundura hurbiltzeko ikastaroa egingo dute Donostian, 2022 maiatzaren 14 eta 15 egunetan. Djing-a (klub-kultura), musika elektronikoaren ekoizpena eta elektronikarekin eta haren eratorriekin lotutako gainerako kontzeptuak azalduko dituzte. Eskarmentu handiko profesionalak izango dira irakasleak: Begoña Aldalur (FRANCES BE), Sara (BRAVA) Delgado, Sofia Conti (FLACA), Inés García Azpiazu , Telmo Trenor. Animatu eta parte hartu! Matrikulazioa: 2021eko abenduraren 21era arte Prezioa: 50 euro. Izen-ematea: Internet bidez, esteka honetan. Irakurri gehiago
Musika 

Izaro, pop izarra

Izugarri gustatu zaigu beti Izaro. Artista, abeslari eta musikari gaztea. Folklorea eta pop dotorea uztartzen dituen sortzaile aparta. Euskara eta gaztelania erabiltzen ditu kantuak idazteko orduan. Sentiberatasunez beteriko testu eder eta iradokitzaileak idazten ditu. Doinuak, berriz, estilo anitzen artean mugitzen dira, betiere pop-a abiapuntu hartuta. ‘Om’ (2017), ‘Hankapuntetan’ (2017), ‘Eason’ (2019) eta ‘Limones en invierno’ (2020) dira Izaroren lehen lan… Irakurri gehiago
Musika 

ETS, Euskal Trap-a eta probokazioa

Probokazioa du bereizgarri nagusitzat ETS (Special Trap Residence) euskal trap boskotearen musikak. Horren adierazle garbia dugu taldeak plazaratu duen ‘Göxöki’ abestiaren bideoklipak: androginiaren eta bondagearen arteko irudia, regetoiaren eta teknoaren arteko doinuaren gainean. Hainbat aldiz entzun dugu eta gero eta gehiago gustatzen zaigu! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

24 Ordu Digitalean, film labur lehiaketa Elorrion

Lagunekin ondo pasa eta sari potoloa irabazteko aukera duzu abenduaren 10 eta 11 egunetan Elorrion (Bizkaia). Urtero bezala, Film Labur Lehiaketa antolatuko du egun horietan Arriola Antzokiak. Parte hartu nahi dutenek, lehen egunean arratsaldeko 5etan joan beharko dute antzokira. Han jorratu beharreko gaiaren berri emango diete eta, hortik aurrera, 24 ordu izango dute filma osatzeko. Hurrengo egunean arratsaldean, film guztiak… Irakurri gehiago
1 55 56 57