Gazteentzako baliabideak 

Gazteentzako lege aholkularitza Gasteizen

Gasteizko Udalak doako eta isilpeko lege aholkularitza eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Bertan abokatuek orientabideak eta eta laguntza emango dizute. Zer nolako laguntza eska dezakezu? Adibidez, alokairuaren kontratuarekin izandako arazoak, lan-kontratuaren klausularen bat argitzea, erreklamazioak, bermeak, lan eskubideak… Non: Santa María Kalea,4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua Noiz: ostegun eta ostiraletan, 17:00 – 20:00 Aldez aurreko hitzordua:… Irakurri gehiago
Musika 

Bengoren abesti berria

Aitor Bengoetxea BENGO Oiartzungo musikaria musika eszenara itzuli da ‘Beste Behin’ abestiarekin. Kantu horrek bide berri bat irekitzen du haren ibilbidean artistikoan eta bizitzan, eta datozen hilabeteetan entzungo denaren lehen zertzelada da. Aurten kaleratuko da bere disko berria, 2023an ‘Bizirik’ argitaratu eta gero. ‘Beste behin’ abestiak aurreko guztiarekin haustea dakar, eta musikariarentzat helduagoa eta pertsonalagoa den etapa bati ekitea. Julen… Irakurri gehiago
Musika Sare Sozialak 

God-i Streaming plataforma berria

God-i izeneko streaming plafaforma berria aurkeztuko dute ekainean, Gasteizko Hibridalab enpresaren instalazioetan. God-i lagun, senide eta follower-ekin esperientziak zuzenean modu erraz eta dibertigarrian partekatzen laguntzeko helburuarekin jaio zen. Horretarako, God-i.Live Streaming-plataforma berri batera zuzenean konektatzen den gailu txiki bat sortu dut, ezagutza teknikorik izan gabe formato narratibo berriak sortzeko aukera ematen duena. Informazio gehiago jaso bezain laster, ekimen interesgarri honen… Irakurri gehiago
Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour 2024

Gipuzkoan Gazte Tour maiatzaren bukaeratik aurrera itzuliko da lurraldeko hainbat herritara. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailak sustatzen duen ekimenak musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa da. Zirkuitua 16 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Kultura eragileekin eta udalekin lankidetzan garatu da, esperientzia aberasgarria eta dibertigarria eskaintzeko asmoz, musika eta arte eszenikoak protagonista… Irakurri gehiago
Arte Bekak 

Susperka dirulaguntzak Gipuzkoan

Gipuzkoan kultur programa abangoardistak indartzeko ekimenei zuzendutako Susperka dirulaguntza programaren deialdia ireki du Foru Aldundiko Kultura Sailak. Sormena eta orabazo asmorik gabeko erakundeen arteko lankidetza sustatzea du helburu ekimenak. Dirulaguntzak artearen eta kulturaren panoraman ekimen berriak sartzen dituzten elkarteek egiten dituzten jarduera berritzaileei zuzenduta daude. Programa honek izaera berritzailea duenez, ezingo dute eskuratu dirulaguntzarik azken hamar urteetan edo gehiagotan Kultura… Irakurri gehiago
Antzerkia 

Pabellon 6ko konpainia gaztea

Bilboko Pabellon 6 sorkuntza-laborategi handia da. Urtez urte, antzezlan eta ikuskizun berriak sortu eta eszenaratzen ditu. Horrez gai, 2015ean Pabellón 6ko Gazte Konpainia sortu zuen, gazteentzat antzerki profesionalaren ateak irekitzeko asmoaz. Gazte Konpainiak arte eszenikoetan hezitako gazteentzat bere lehenengo esperientzia profesionala izango den plataforma bat sortzen du; antzerki sektorearekin esperientzia haundiko talde baten eskutik, lehen harreman bat. Antzezleak ez ezik,… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago
Arte Bekak Gazteentzako baliabideak Kategorizatu gabe 

Getxoarte egonaldi bekak 2024

Uztailaren 15era arte zabalik egongo da Getxoarte egonaldi beken 2024ko edizioa. Getxoko Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu nahi dute. Bide batez, sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa. Deialdi honetara praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke. Banakakoak zein… Irakurri gehiago
Antzerkia 

Selfi, euskal nerabeek sortutako antzezlana

Bere belaunaldia deskribatzen duen antzezlana sortu dute 25 nerabe bizkaitarrek. ‘SELFI. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean’du izenburu ikuskizunak eta emanaldi bakarra dago aurreikusita, maiatzaren 25ean Bilboko Sala Bbk aretoan. Proiektuak hainbat galdera plazaratzen ditu: Zer da gaur egun nerabea izatea, espektakuluaren gizartean? Zer dakite helduek gazteei buruz? Zer gertatzen da insititutura iristen direnean? Nola ikusten dute bere burua nerabeek beraiek? Juan… Irakurri gehiago
Arte Diseinua Lehiaketak 

Meme lehiaketak baditu irabazleak

Azkue Fundazioak antolatutako Meme Lehiaketak baditu irabazleak. Webguneko memerik bozkatuenak ETS taldearen bi abestiren izenburuak hartu ditu oinarritzat. 200 euro eta memearen irudia duen kamiseta jasoko du irabazleak. Sare Sozialetako memerik gogokoenak, berriz, 150 euro eta memearen irudia duen kamiseta irabazi ditu. Memeka lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik.… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 32