Gipuzkoan Gazte Tour 2024

Gipuzkoan Gazte Tour maiatzaren bukaeratik aurrera itzuliko da lurraldeko hainbat herritara. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailak sustatzen duen ekimenak musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa da.

Zirkuitua 16 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Kultura eragileekin eta udalekin lankidetzan garatu da, esperientzia aberasgarria eta dibertigarria eskaintzeko asmoz, musika eta arte eszenikoak protagonista bihurtuta. Aurtengo programazioa maiatzaren 20an aurkeztu zen, Goizane Álvarez Irijoa Kultura eta Kiroletako diputatua, Isaac Palencia Gazteriako zuzendaria, Andoni Álvarez Andoaingo alkatea eta Adur Ezenarro Ordiziako alkatea bertan zirela.

Honako hau da aurtengo egitaraua:

Andoain:

Maiatzak 31: Andoaingo Gaztelekuan, 19:00etan, dantza masterclass bat izango da Raymond Naval koreografo eta dantzariarekin; Bebe Rexha edo David Guetta artistekin aritutakoa da, besteak beste. Izena emateari buruzko informazioa eskuratzeko, Gaztelekura bertara jo behar da.

Ekainaren 1ean, larunbata, 19:30etik aurrera, Basteron, Soge Culebra artista nazional ezagunenetako bat izango da: askoz ere artista melodikoagoa da hiritarra baino, eta askoren ustez, Quevedoren edo Saikoren ondorengoa da Espainiako hiri-eszenan.

Anixe abeslari gipuzkoarrak, Etxepeko taldekoak, taldea alde batera utzi du bakarlari gisa hasteko, eta GGTn izango da. Amaitzeko, Láx Lázaro artistak joko du tourraren geraleku honetan.

Ordizia:

Ekainak 7: Master-class. D’Elikatuz zentroaren aretoan, Leire Dallas dantzari eta koreografoak emana.

Ekainak 8: Musika emanaldia Plaza Nagusian. Bertan, Gaztea irratian izugarrizko arrakasta izaten ari den “Tatta” artista euskaldunak parte hartuko du, etaharekin batera We are Spinellis bizkaitarrak igoko dira oholtzara, Dj Lea-rekin; eta, KM0 artista gisa, Dj Tintz izango dugu, 24 urte baino ez dituen gazte bat, plateren atzean benetako maisutasuna erakusten duena.

Bigarren seihilekoko datak

URRIAK 5 – HONDARRIBIA

URRIAK 12 – ZUMARRAGA

URRIAK 26 – EIBAR

AZAROAK 30 – ARRASATE

Erlazionatutako sarrerak