Etxebizitza alokatzeko 300 euroko laguntza

25 eta 29 urte bitartean badituzu, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako alokairurako laguntza eska dezakezu.
Emantzipa zerbitzuaren bidez, hilean 300 euro jaso ahal izango dituzu zure etxebizitzaren alokairua ordaintzeko.


Laguntza horiek jasotzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu. Adibidez, ezin duzu 28.000 eurotik gorako diru-sarrerarik izan urtean, banakako Errenta Aitorpena egiten baduzu, edo 34.000 eurotik gorakoa, batera egiten baduzu.
Gainera, ezin zara etxebizitza baten jabe izan.
Programaren baldintzak Interneten kontsulta ditzakezu.

https://www.gazteaukera.euskadi.eus/emantzipa-baldintzak/webgaz00-gbizhi6/eu

Erlazionatutako sarrerak