Gazteentzako deialdi artistikoa Gasteizen

Artista gazteei zuzendutako deialdi interesgarria martxan jarri du Gasteizeko LABE Gazte Laborategiak.

LABEko komunean interbentzio artistikoa da helburua. Hala, bertako hormak eta zorua mihise edo koadrotzat hartuta, adierazpen askatasunerako gunea izate nahi dute.

Parte hartu nahi dutenek, irailaren 20tik urriaren 24ra bidali ditzakete proposamenak. Saria 600 eurokoa izango da.

labe@vitoria-gasteiz.org

Erlazionatutako sarrerak