Hemeroteka 

Merina Gris + Dj Javi y Dj Ephy (Gipuzkoan Gazte 2022)

Merina Gris taldeak kontzertua eskainiko du Zarautzen, Dj Javirekin eta Dj Ephy-rekin batera. Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan antolatu dute emanaldia. Elektronikaren eta elementu organikoen artean mugitzen da Merina Gris, 2022an gehien gustatu zaigun euskal musika talde gazteetako bat. Donostiako hiru gaztek osatzen dute Merina Gris: Sarak, Julenek eta Paskalek. Durangoko Azokan aurkeztu zuten ‘Gureak ez direnak’ izenburuko EPa. Haren… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gazir + Mnak + Dj Verse + Laina… (Gipuzkoan Gazte 2022)

Gazir, Mnak, Dj Verse, Laina, Edu eta Crutzero taldeek kontzertua eskainiko dute Andoainen, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren barruan. Gazir (Gabriel Sánchez Poyal )Oviedon jaio zen, eta Espainiako eta munduko freestyler onenetakotzat jotzen dute 19 urterekin. Bere izen artistikoa, bere izenaren lehenengo bi izkiek «ga» eta «zir» alderantziz irakurritako «cicatriz» (orbain) hitzaren azken hiru hizkiek osatzen dute. 2019ko Oilarren Red Bull… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Olatz Salvador + Izotz (Gipuzkoan Gazte Tour 2022)

Olatz Salvador abeslari eta konpositoreak eta Izotz taldeak kontzertua eskainiko dute Tolosan, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. ‘Aho uhal’ (Airaka, 2021) izeneko lan berria dakar Olatz Salvadorrek, ‘Zintzilik’ (Airaka, 2018) bere lehen lanaren oihartzunari eutsita. Pablo Novoa (Iván Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…) ekoizlearen eragina nabaria da, zuzenean luxuzko taldearekin aurkezten ari den kantuetan. Noiz: Azaroak 5 Ordutegia: 18.30 Non: Leidor,… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Huntza + Indabe (Gipuzkoan Gazte 2022)

Huntza eta Indabe taldeek kontzertua eskainiko dute Errenterian, Gipuzkoan Gazte Tour zirkuituaren baitan. Huntza taldeak emakumea ahaldundu du Zer izan doinuarekin eta M8ko manifestazioetan grabatutako kliparekin. Folklorea, rocka eta konpromiso soziala eskutik helduta ageri dira Bilboko trikipoteoan sortu eta triki boom gogoangarriaren jai giroa dakarkigun Gipuzkoako taldearen errepertorioan. Irakurri gehiago
2022ko euskal musikari gazteak Kategorizatu gabe Musika 

Janus Lester (2022 euskal musikaria gazteak)

2022. urtean nabarmendu diren euskal musikari gazteen artean, asko gustatu zaigu ‘Ez gaitzala loak harrapatu’, Janus Lester taldearen albuma. Jokin Pinatxo musikari beratarraren proiektu berria da Janus Lester. Lo egin ezinik igarotako gauei edo loak harrapatzerik nahi ez duzun horiei abesten die, swing eta soulez betetako kantuetan. Mattin Arbelaitz, Garazi Esnaola, Ane Bastida, Andoni Arriola, Javi Echarri eta Julen Suarez… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Benizze (2022 euskal musikari gazteak)

Beñat Goitia musikari gasteiztarraren proiektua da Benizze. Montauk taldearekin doinu intimistagoak jorratu ondoren, doinu elektronikoen aldeko apustua egin du, ‘Benizze’ (2022) izenburuko bere lehen lanak erakusten duenez. Dance eta trap eraginak nabariak dira ‘Bazatoz’ kantua aurkezpen-txartel izan zuen proposamenean. Kauldi Iriondok zuzendutako klip dotorearekin batera aurkeztu zuen abesti hori Beñat Goitiak. Benizzeren berrien zain gaude, lehen diskoa izugarri gustatu zaigulako. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Loveless

Loveless abeslari eta konpositore gaztea da, eta bere estilo bereziagatik eta abestietan musika-genero desberdinak konbinatzeko trebetasunagatik nabarmendu da. Beste artista famatu batzuk bezain ezaguna ez den arren, haren musikak jarraitzaile ugari irabazi ditu, kalitateari eta originaltasunari esker. Bere ibilbidean zehar, Lovelessek hainbat album kaleratu ditu, prentsa espezializatuaren aldetik kritika oso onak jaso dituztenak. Bere lehen diskoa, “Heartbreak Hotel” izenekoa, 2010ean… Irakurri gehiago
2023an jarraitu beharreko artista gazteak Musika 

Ice Spice (2023ko artista gazteak)

Isis Naija Gaston (Bronx, New York, 2000ko urtarrilaren 1a) mende berriarekin jaio zen, eta, ‘Ice Spice’ goitizenarekin, AEBko rap berriaren adierazle nagusietako bat da. 2021ean hasi zen rapeatzen, eta oso azkar hasi zen nabarmentzen, Bronxeko gazteen errealitatea deskribatzen duen estilo pertsonal bati eta haren testuei esker. Bere “Munch (Feelin’ U)” kanta biral bihurtu zen eta publiko zabalarentzat ezagutarazi zuen artista… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Kid Bookie

Rockean eta metalean artista beltzekiko estereotipoen aurka lan handia egindako artista eta raperoa dugu Kid Bookie. Benetako aitzindaria izan da eta BIPOCko artistek (beltza, indigena eta koloreko pertsona) eredutzat hartu dute. Benetako aitzindaria da, eta ziur jarraituko du 2023an zeresana ematen. Bereziki gustatzen zaigu Corey Tauylor estatubatuarrarekin batera kaleratutako ‘Game’ izenburuko kantua. Irakurri gehiago
1 20 21 22 23 24 32