Musika konposatzen (Gauekoak)

Partekatu

Inoiz abesti propio bat egitea pentsatu baduzu,hutsetik konposatu, grabatu eta ekoiztu, hemen duzu hori egiteko behar den guztia ikasteko aukera.

Oinarriak irakatsiko dituzte Gasteizko Gauekoak programaren baitan antolatutako ikastaro honetan. Bi saioetan banatuko den jarduera honetan musikaren sortze prozesuan eta abesti original baten grabaketa eta ekoizpenean zentratuko dira.

Lehenengo esaioan musika pieza bat sortuko dutebere egitura, armonia, melodia, erritmo eta letra landuz. Bigarrenean abestiaren grabaketari ekingo diogu eta ekoizpen teknikak erakutsiko dira sortutako abestiarekin erlazionatuko ditugunak. Honetarako, eskolako instrumentuak erabiliko dituzte ikasleek(gitarra eta baxu elektrikoak, bateriak, sintetizadoreak, pianoak, perkusio instrumentuak eta grabaketarako materiala). Nahi izanez gero, norberak eraman ditzake tresnak etxetik. Eman izena eta ez galdu aukera!

2023/03/03

18:00 – 21:00

Pablo Uranga Margolariaren kalea 22 (Creative Soul, musika eskola)

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu