The Bobby’s

Partekatu

The Bobby’s talde oreretarrak ‘Dibertsioaren esklabuak’ izenburuko estudioko bosgarren albuma kaleratu du 2023. Formazio aldaketa ugari izan arren, 2010an sortu zenetik tinko eutsi diote taldearen musika estiloari, punk oi! doinuetan sakonduz urtetik urtera.

Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatu dute lana, eta LP + CD formatu ederrean argitaratu du taldeak autoekoizpen bidez. Diskoa editatzeko orduan laguntza izan dute, eta Rekord Ando, Ekinez Elkartea eta Mal Mai Rekords zigulu eta elkarteen sostenguz atera da aurrera.

Taldeak beste lau disko ditu kalean: ‘Aurrera jarraitu’ (2013), ‘Bakarrik ez gaudelako’ (2016), ‘Ispilura begira’ (2018), ‘10 URTE DVD Dokumentala’ (2021).

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu