«Udaberri Azidoa» Les Bobé Bobé

Partekatu

Umorezko euskarazko antzerki emanaldia antolatu dute Gasteizen, Gauekoan programaren barruan. ‘Udaberri azidoa’ du izenburu eta Les Bobé Bobé konpainiaren eskutik dator.

Drogak, laguntasuna, erantzunkizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Horretaz guztiaz hausnartu eta barre egiteko aukera!

  • 2023/02/17
  • 19:00 – 20:30
  • Aldabe Gizarte Etxea (Ekitaldi aretoa)
  • Gazteak
  • Euskara

Udaberria heldu da! Erli pozaren pozaz dator berria ematera, baina Pinpilin, bere lagunik onena, eraldatu berri da eta ez dago txip berean. Bi intsektuak lorez lore ibiliko dira mundua deskubritzen; edo akaso bizitzaren zentzuaren bila? Umeentzako jolasa zirudiena serio jarriko da, barre algaraz bada ere – Drogak, laguntasuna, erantzunkizunak eta zalantzak, borrokaren beharra, sexua eta ezinbesteko heriotza. Bizitza egun bakar batekoa denean dena da garrantzitsua.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu